Bidebarrietako Udal Liburutegia
liburutegia Euskadin From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Bidebarrietako Udal Liburutegia Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen udal liburutegi bat da. Zazpikaleetako Bidebarrieta kalean dago, Arriaga antzokia eta Areatzako parketik oso hurbil.
Severino Atxukarro bilbotar arkitektoak estilo eklektikoan diseinatu zuen. Hasiera batean 1890an eraiki zenean "El Sitio" izeneko elkartearen egoitza izateko asmoz izan zen, Karlistaldietan Bilbo defendatu zutenen omenez, baina 1956an liburutegi bilakatu zen.
1983ko uholdeek asko kaltetu zuten, horregatik bost urtez itxia egon zen, azkenean 1988an berrireki zen.
Gaur egun, Bilboko udal liburutegi sareko liburutegi nagusia da. Bertan, liburutegi zerbitzuak eskaintzen dira eta aldi berean, liburutegi sareko zerbitzu zentrala da, non hautaketa, erosketak, katalogazioa, zerbitzuen koordinazioa, etab. egiten diren.
Remove ads
Argazki galeria
- Irakurgela.
- Eskailerak.
- Atea.
- Balkoiaren xehetasuna.
Ikus gainera
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads