Itsasmuseum Bilbao

From Wikipedia, the free encyclopedia

Itsasmuseum Bilbao
Remove ads

Itsasmuseum Bilbao edo Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen museoa da. Olabeaga auzoan dago, Euskalduna zubia eta Euskalduna jauregiaren alboan. Garai batean Euskalduna ontziola zegoen lekuan dago, Bilboko itsasadarraren Ezkerraldean.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Museo honen helburua Bilboko itsasadarra, Bilboko portua eta Bizkaiko itsaso-jarduerek historian zehar pilatutako kultura-ondarearen ikerketa, babesa eta hedapena sustatzea da. 27.000m²-koa azalera du. Ontziez gain, All Iron izena daraman edukiontzia, Ponpa etxea eta Karola garabia daude museoaren kanpoaldean.

Remove ads

Historia

Ontziola 1984ean itxi zen eta museoa 2003an ireki. 1997an Patronatua eratu zen, Bilboko esparru publiko eta pribatu nagusietako ordezkariek osatutakoa. 1999an zehar museoaren Babes eta Mezenasgo Egitasmoa martxan jarri zen, Fundazioaren Patronatuko kide ziren enpresa eta erakundeak jadanik programan sartuta zeuden.

Thumb
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Karola garabia eta Euskalduna zubia.

Ordutegia

Neguko ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 18:00etara.
  • Larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan: 10:00etatik 20:00etara.
  • Astelehenetan: itxita.
  • Astearteetan: sarrera dohainik (Ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitartean.)

Udako ordutegia (oraingo ordutegia)

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara.
  • Astelehenetan: itxita.
  • Astearteetan: sarrera dohainik (Ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitartean.)
Remove ads

Ikus gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads