Bilgor

konposatu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Bilgor
Remove ads

Bilgorra[1] (edo seboa[2], latinez sebum) animalia-jatorriko gai koipetsu solidoa da, erraz urtzen dena, batez ere gainazalak olioztatzeko (bilgorreztatzeko) eta janariak prestatzeko erabiltzen dena. Industrian ere erabiltzen da, gantz gordina ez bezala giroko tenperaturan kontserbatzen baita, besteak beste xaboia eta lubrifikatzaileak egiteko. Kandela egiteko ere erabilinizan da argizariaren ordez, ziho izena hartuz[3].

Thumb
Txekor-gantzez eginiko bilgorra.

Biologian, bilgorra goi-mailako animalien bilgor-guruinek jariatzen duten gai koipetsua da[4]. Honen funtzioa da azalaren kanpoaldea babestu eta olioztatzea.

Remove ads

Osagaiak

Datu azkarrak Balio nutrizionala 100g-ko, Energia ...

Hauek dira bilgorraren gantz azidoak:[5]

Remove ads

Erabilera

Sukaldaritzan

Bilgor gordina erruz erabili izan da sukaldaritzan, koipe gisa. Adibidez, ezinbestekoa da britainiar uharteetan egindako budin tradizionalak egiteko, hala nola Eguberri budina eta giltzurrun budina prestatzeko, azal leuna ematen baitio besteak beste. Haragi betegarri tradizionalaren osagaia ere bada.

Estatu Batuetan, 1990ean landare-olioagatik aldatu aurretik, McDonald's janari lasterreko katean patata frijituak prestatzeko %93ko behi-bilgorra eta %7ko kotoi-olio nahasketa erabiltzen zen.

Bere kaloria-eduki handia dela eta, bilgorra erabiltzen zuten klima hotzeko esploratzaileek, bidaia hauen eguneroko energia-behar handia osatzeko (normalean 5.000-6.000 kcal).

Industrian

Thumb
Ziho kandela bat.

Erabilera industrialerako, lehenik eta behin bilgor gordina urtu eta sutan prozesatzen da, ondoren iragazi eta hozten da, batzuetan ziklo osoa behin baino gehiagotan eginez. Bilgor prozesatua, azienda-bazka eta txori-jan gisa eta xaboia egiteko erabiltzen da. Biodiesela eta beste oleokimiko batzuk ekoizteko lehengai gisa erabil daiteke. Historikoki kandela egiteko erabili izan da, argizaria baino alternatiba merkeagoa baitzen. Kasu honetan, bilgorrari ziho deritzo.

Bilgorra soldadura-fluxu gisa ere erabil daiteke eta larru-egokitzaile batzuen osagai nagusia da.

Xaboia

Xaboia egiteko gantz-azidoak saponifikatu behar dira, eta maiz xaboigileek idi-bilgorra erabiltzen dute. Horrela, xaboien osagaietan maiz ageri da sodio tallowatoa, hau da, bilgorrezko (ingelesez tallow) gantz-azidozko gatza). Sodio tallowatoa lortzeko, bilgorra sodio hidroxidoarekin (lixiba, soda kaustikoa) edo sodio karbonatoarekin (garbiketa-soda) erreakzionatuz lortzen da.


Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads