Birgit Nilsson
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Marta Birgit Svennson edo Birgit Nilsson (Vastra Karup, Eskania, Suedia, 1918ko maiatzaren 17a - Ib., 2005eko abenduaren 25a)[1] opera eta obra sinfonikoetan espezializatutako soprano dramatiko suediarra izan zen. Ezaguna da Wagnerren (Brunilda, Isolda), Straussen (Electra, Salomé) eta Pucciniren (Turandot) operetako pertsonaien interpretazioengatik. Gerraosteko wagneriar soprano gorena izan zen.[2]
Remove ads
Biografia
Märta Birgit Svensson gisa jaio zen Eskaniako konderriko landetxe batean, ( Malmötik 100 km iparraldera), Nils Svensson eta Justina Svensson-en alaba. Hiru urte zituela, amak erositako jostailuzko piano batean hasi zen melodiak konposatzen. Oinez hasi aurretik kantatzen omen zuen elkarrizketa batean esan zuenez. Bere etxetik hurbil dagoen elizako koruan kantatzen hasi zenean, bertako zuzendariak kantu-eskolak hartzea gomendatu zion.
Ragnar Blennow irakaslearekin ikasi zuensei hilabetez Åstorpen, Stockholmen dagoen Suediako Musika Errege Akademian[3] sartzeko egin zen entzunaldi batean parte hartzea prestatzeko. Aurkeztu ziren 47 abeslariren arteko lehena izan zen, eta Christina Nilsson sopranoaren ohorez sortutako beka eman zioten. Akademiako irakasleak Joseph Hislop eta Arne Sunnegårdh izan ziren. Hala ere, bere burua autodidaktatzat jotzen zuen, 1981ean egin zitoten elkarrizketa batean esan zuenez "Irakaslerik onena eszenatokia da, bertan zaudenean proiektatzen ikasi behar duzu derrigorrez".
Remove ads
Ibilbide profesionala
Nilsson Wagnertar soprano paregabetzat hartua izan da eta, estilo guztiz desberdinarekin bada ere, Norvegiako Kirsten Flagstad soprano ospetsuaren benetako oinordekotzat. Beti lotu izan da Brunilda eta Isoldaren rolarekin, hain paper estentsiboei aurre egiteko bere errezeta zein zen galdetu zitzaionean, «Zapata erosoak erabiliz» erantzun zuen. Italiar operako hainbat paper interpretatu zituen, hala nola Aida, Tosca edo Pucciniren Turandot. Behin esan zuen: «Isoldak ospetsu egin ninduen, baina Turandotek aberastu egin ninduen».
Stockholmeko Kungliga Operan egin zuen debuta 1946an, Agatheren paperean, Weberren Der Freischütz operan, hiru egun besterik ez zuen izan pertsonaia prestatzeko. 1947an, harrera ona izan zuen bere herrialdeko publikoaren aldetik, Verdiren Macbeth operan egindako Lady Macbeth pertsonaiaren interpretazioagatik.[4] Nazioarteko lehen konpromiso garrantzitsua 1951ko Glyndebourneko Jaialdian[5] izan zuen, Mozarten Idomeneo operan. Ipar Amerikan 1956an egin zuen debuta Isolda gisa San Frantziskoko Operan.[6] 1959an New Yorkeko Metropolitan operarako paper bera interpretatu zuenean lortu zuen arrakasta. Urte horretan bertan, Bayreutheko jaialdi entzutetsuan parte hartzen hasi zen, Lohengrinen operako Elsaren paperean. Ondorengo urtetan eta 1970era arte jaialdian parte hartu zuen. Hurrengo urtetan mundu osoko antzoki famatuenetan kantatu zuen,esaterako Buenos Aireseko Colon Antzokian.[7]
Abeslariak bere izena daraman Birgit Nilsson Fundazioa sortu zuen, eta honek, Birgit Nilsson saria banatzen du, saridunen artean Placido Domingo dago, abeslariak berak aukeratu zuen hil aurretik.[8] Gerora, epaimahai batek aukeratzen ditu saridunak, onuradunena artean, Yo-Yo Ma,[9] Nina Stemme[10] eta Vienako Filarmonikak.[11]
Remove ads
Filmografia
Sariak eta Aitortzak
Bere ibilbide artistikoan sari ugari jaso zituen:[15]
- 1954an, Errege Kortearen Abeslaria, Stockholm.
- 1958an, Urrezko Domina, Bartzelonako Lizeoak emana.
- 1960an, Musikaren Errege Akademiako ohorezko kidea, Stockholm.
- 1970an, Kammersänger, Munich.
- 1974an, Vasako Ordenaren Komandantea, Stockholm.
- 1975an, St. Olav Ordenaren Komandantea, Norvegia.
- 1991ean, Arteen eta Letren Komandantea, Frantzia.
- 1999an, Vienako Filarmonikaren ohorezko kidea.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Birgit Nilsson ![]() |
Remove ads
Irudi Galeria
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads