Bordeleko Unibertsitatea
Frantziako eta Ipar Euskal Herriko unibertsitatea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Bordeleko Unibertsitatea (frantsesez : Université de Bordeaux) Akitaniako hiriburuaren goi hezkuntza eta ikerkuntzaren zentroen multzoa da, Frantzia osoko garrantzitsuenetarikoa dena. Izan ere, Bordele Frantziako seigarren unibertsitate hiririk handiena da. Bordeleko Akademian (hezkuntza-barrutian) dago Bordele-Montaigne unibertsitatea eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatearekin batera.
Fusio baten ondorio da. Fusioa gertatu zen 2014an hainbat unibertsitateren artean, hala nola : Bordeaux IV (Montesquieu) + Bordeaux I + Bordeaux II (Segalen)
Arlo hauek biltzen ditu unibertsitateak: Zuzenbidea eta zientzia politikoak, Ekonomia, kudeaketa eta administrazioa, Management, Medikuntza, Farmazia, Onkologia, Osasungintza, Medikuntza inguruko formakuntzak, Biologia, Fisika, Informatika, Kimika, Matematikak, Ingeniaritzako ingurumena eta lurreko zientziak, Arnogintza, Soziologia, Antropologia, Hezkuntza zientziak, Kirol eta aktibitate fisikoei lotutako zientziak eta teknikak, Pedagogia eta hezkuntza, Hezkuntza teknologikoa.
1970eko hamarkadan lehendabiziko zentroak sortu zituzten, eta gaur egun campus nagusiak Domaine universitaire de Talence Pessac Gradignan izena dauka. 2000ko hamarkadan zentro guztiak multzo handi batean batzeko prozesua hasi ziren.
Remove ads
Zentroak
- Université Bordeaux-I (Zientziak eta teknologiak).
- Université Victor Segalen Bordeaux-II (Medikuntza, giza zientziak, kirola eta enologia).
- Université Montesquieu Bordeaux-IV (Zuzenbidea, zientzia politikoak, zientzia ekonomikoak, gizarte zientziak, kudeaketa eta management zientziak).
- Institut polytechnique de Bordeaux (ENSEIRB eta ENSCPB ordezkatu dituena).
- Institut d'études politiques de Bordeaux (Sciences Po Bordeaux).
- École nationale d'ingénieurs des travaux agricoles de Bordeaux (ENITAB).
Remove ads
Ituna EHUrekin
Ituna sinatu zuten EHUk eta Bordeleko Unibertsitateek Akitania-Euskadi euroeskualderako unibertsitate campus bat sortzeko, eskaintza akademikoa eta mugikortasuna areagotzearren.[1]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads