Brook Taylor
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Brook Taylor (Edmonton, Middlesex, 1685eko abuztuaren 18a - Londres, 1731ko abenduaren 29a) britainiar matematikaria izan zen.
Zientziaren arazo asko aztertu zituen: kapilaritatea, jaurtigaien higidura, oszilazio-guneak, etab. Diferentzia finituetako kalkuluaren sortzaile nagusietako bat izan zen. 1715. urtean idatzi zuen Methodus incrementorum directa et inversa, bere lan garrantzitsuena, eta han agertu zituen Taylorren seriea, diferentzia finituen bidezko kalkulua, ekuazio diferentzialen soluzio bereziak, etab.

Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
