Buddy Holly
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Charles Hardin Holley (Lubbock, Texas, 1936ko irailaren 7a - Clear Lake, Iowa, 1959ko otsailaren 3a)[1], profesionalki Buddy Holly ezizenaz ezaguna, estatubatuar musikagile eta abeslaria izan zen, 1950eko hamarkadan rock & rollaren sortzaile eta aitzindarietako bat izan zena. Bruce Eder kritikariaren esanetan: Buddy Holly «rock and roll goiztiarren indar sortzailerik eraginkorrena» izan zen.[2]
Nahiz eta bere ibilbidean hiru estudiozko album besterik ez argitu, bere lanak eragin handia izan zuen The Beatles, The Hollies, The Beach Boys, The Rolling Stones, Don McLean edo Bob Dylan bezalako musikarietan.[3]
1986an Rock and Rollaren Fama-Aretoan sartu zen, justu Chuck Berry, James Brown, Ray Charles, Sam Cooke, Fats Domino eta The Everly Brothersen ondoren.[4] 2004an Rolling Stone aldizkariak 13. postuan sailkatu zuen Buddy Holly The 100 Greatest Artists of All Time zerrendan.[5]
Hegazkin-istripu batean hil zen, Ritchie Valens eta The Big Bopperrekin hartu zuen hegaldi batean.
Remove ads
Discografia
- The "Chirping" Crickets (1957)
- Buddy Holly (1958)
- That'll Be the Day (1958)
Ikus, gainera
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads