Burdinazko Guardia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Burdinazko Guardia
Remove ads

Burdinazko Guardia (errumanieraz: Garda de Fier) mugimendu armatu faxista iraultzailea eta alderdi politikoa izan zen. 1927an Corneliu Zelea Codreanuk sortu zuen, Mikel Goiaingeruaren Legio gisa (Legiunea Arhanghelul Mihail) edo Mugimendu Legionario gisa (Mișcarea Legionară)[1]. Sakonki antidemokratikoa, antikapitalista, antikomunista eta antisemita zen[2][3]. Garai hartako eskuineko Europako beste mugimendu batzuetatik desberdina zen, oinarri espirituala zela eta, Burdinazko Guardia erabat sartuta baitzegoen Errumaniako Eliza Ortodoxoaren mistizismo kristauan[4].

Datu azkarrak Datuak, Mota ...

1930eko martxoan, Codreanuk Burdinazko Guardia Legioaren adar paramilitar gisa eratu zuen, eta 1935ean "Totul pentru Țară" izenera aldatu zuen alderdia, hitzez hitz: "Guztia Aberriarengatik". Bigarren Mundu Gerraren lehen zatian boterera iritsi zen. Kideei legionario deitu zieten, edo, mugimendutik kanpo, "alkandora berde", batez ere erabiltzen zituzten uniforme berdeengatik.[5]

Ion Antonescu mariskala 1940ko irailean boterera iritsi zenean, Burdinazko Guardia gobernuan sartu zuen, Estatu Legionario Nazionala sortuz. 1941eko urtarrilean, legionarioen matxinadaren ondoren, Antonescuk armada erabili zuen mugimendua zapaltzeko, erakundea suntsituz; Horia Sima komandanteak[6], beste lider batzuekin batera, Alemaniara ihes egin zuen.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads