Butxisolo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Butxisolo Gasteiz mendiak osatzen duten mendietako bat da. Arabako ekialdean kokatuta dago, Trebiñuko konderriaren ipar-ekialdeko ertzean. 1.146 metroko garaierarekin, Trebiñuko mendirik altuena da. Sarritan Kapilduira igotzeko tarteko tontor gisa erabiltzen da.
Gailurra ez da oso nabarmena, espazio lau zabala osatzen baitu. Pagoz eta erkametzez estalita dago. Ekialdean Kapildui mendia du, mendilepo batez lotuta, eta mendebaldean Ihuda ibaiaren arroila.
Remove ads
Abiapuntuak
- Okinatik (Bernedo): ordu 1 eta 30 min.
- Izartzatik (Bernedo): ordubeteko igoera.
- Arluzeatik: ordu 1 eta 45 min.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

