Buzzcocks
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Buzzcocks punk rock talde britainiarra da, jatorriz Boltongoa (Manchester). Punk/new wave (1977) lehen uhineko talde ingeles emankorrenetako bat dira.
Remove ads
Historia
Hasiera

Pete Shelley, egiazko izen-deiturez Peter Mc Neish, Leigh-en hazi zen, Manchesterreko aldirietan. T. Rex eta Roxy Music taldeen zalea zen eta, 1975ean, Bolton-go Unibertsitatean Howard Devoto ezagutu (biak ere Velvet Undergrounden miresleak ziren) eta harekin harremanetan hasi zen. New Musical Express aldizkarian Sex Pistols taldeari buruzko artikulu bat irakurri ondoren, Londresera joan ziren, kontzertuan ikustera.
1976ko otsailean sortu zuten taldea. Apirilaren 1ean egin zuten lehen kontzertua, beren lehengo ikastetxean. Ekainaren 4an, Sex Pistols taldea ekarri zuten Manchesterrera, Free Trade Hallen kontzertu bat emateko (Joy Division, The Fall eta The Smiths taldeetako etorkizuneko kideen aurrean). Beste musikari batzuk garaiz fitxatzea lortu ez zutenez, ezin zuten, tamalez, lehen zatia ziurtatu. Uztailean konpondu zuten, londrestarrek Manchesterren emandako bigarren kontzertuan. Presaka, Steve Diggle baxu-jotzailea eta John Maher hamasei urteko bateria-jotzaile hartu zituzten. Izena Time Out aldizkariko It's the Buzz, Cock! artikuluari erreferentzia eginez aukeratu zuten: Rock Follies telebista-saioaren kronika zen. Buzz izenak eszenatokian antzezteko irrika esan nahi du, eta cockek, manchestertar argotean konpai edo lagun (hala ere, argotean bibragailu ere bada).[1] Sex Pistols nahiz The Clash taldeekin batera aritu ziren behin baino gehiagotan, eta 1976ko irailaren 22an Malcolm Mac Larenek Londresko 100 Cluben antolatutako lehen punk jaialdian parte hartu zuten, The Damned, The Vibrators eta Stinky Toys taldeekin batera. Maileguan hartutako diruaz, Indigo Sound Studiora egun bat finantzatu zuten eta, bukaeran, Spiral Scratch atera, punk rock ingelesaren lehen disko autoekoitzia. Martin Hannettek ekoitzia —Joy Division eta The Happy Mondays taldeen ekoizlea izan zen gero—, lau kantako EP horrek hasieran mila ale argitaratuagatik ere, oso eragin handia zian zuen 1977ko punkaren munduan, batez ere Boredom ospetsuarekin, punk ereserkitzat jotzen baita. Azkenean, 16.000 kopia baino gehiago saldu zituzten.
United Artistseko aldia
1977ko otsailean, Devotok taldea utzi zuen, hamaika kontzertu soilik emandakoan, lehen diskoa grabatu aurretik. Magazine taldea sortu zuen.[2] Diggle-k gitarrarekin ordezkatu zuen eta Garth Smithek baxua hartu. Orgasm Addict haien bigarren singleak 1977ko irailean eskandalua sortu zuen, eta berehala zentsuratu zuen BBCk: horrek haien ospeari mesede egin zion. Another Music in a Different Kitchen lehen diskoa mugimenduaren lorpen enblematikoa izan zen: kanta laburrak, urduriak, ziztatzaileak. Hurrengo albumek energia menderatu bera mantendu zuten.
Buzzcocksen estiloa pop britainiarraren espiritua eta sormena (The Beatles, The Kinks, The Who...) premia, do it yourself-a eta punk rockaren minimalismoa uztartzeko saiakera arrakastatsu gisa agertzen da.[3] Soinu askotarikoa eta aldi berean oso ezagutzeko modukoa dute: lanparek emendatutako gitarra “gardenak”; baxu handinahia eta alde berean apala, bateria beti euskarri, nahiz eta batzuetan zinbaloen lana pixka bat eutsia izan. Kantua abaroan dago, mugetan eta haratago. Pete Shelleyk konposiziorik funtsezkoenak kantatu zituen, batzuetan Steve Diggleren laguntzaz, hark bakarkako albumak egin baitzituen eta 1977tik aurrera taldearen kanta ospetsuak (Harmony in My Head) ondu zituen.[3]
Itzulera
1981ean banandu ondoren, 1989an taldea berriro osatu eta birak egiten segitu zuten, baita diskoak argitaratzen ere, punk espirituarekiko fideltasun hunkigarri batekin.
2013ko ekainaren 23an, Hellfest jaialdian aritu ziren, Warzone izenekoan. 2016an Buzzcocks 40 izeneko bira berezia egin zuten, 40 urteko jarduna ospatzeko.
Pete Shelley 2018ko abenduaren 6an hil zen bere etxean, Tallinnen (Estonia), bihotzekoak jota, 63 urterekin.
Remove ads
Kideak
Egungoak
- Mani Perazzoli - gitarra
- Steve Diggle - gitarra, ahotsa
- Chris Remington - baxua
- Danny Farrant - bateria
Partaide ohiak
- Pete Shelley (Peter McNeish) - gitarra, kantua
- Howard Devoto (Howard Trafford) - kantua
- John Maher - bateria
- Garth smith - baxua
- Tony Barber - baxua
- Philip Barker - bateria
Diskografia
Estudioko albumak
- 1977: Time's Up (1977: pirata, 1991: argitaratze ofiziala)
- 1978: Another Music in a Different Kitchen
- 1978: Love Bites
- 1979: A Different Kind of Tension
- 1993: Trade Test Transmissions
- 1996: All Set
- 1999: Modern
- 2000: Time's Up
- 2004: Buzzcocks
- 2006: Flat-Pack Philosophy
- 2014: The Way
- 2022: Sonics in the Soul
Singleak
- Spiral Scratch EP (1977ko urtarrila)
- Orgasm Addict (1977ko urria)
- What Do I Get (1978ko otsaila)
- I Don't Mind (1978ko apirila)
- Love You More (1978ko uztaila)
- Ever Fallen in Love (With Someone You Shouldn't've) (1978ko iraila)
- Promises (1978ko azaroa)
- Everybody's Happy Nowadays (1979ko martxoa)
- Harmony In My Head (1979ko uztaila)
- You Say You Don't Love Me (1979)
- I Believe (1979)
Konpilazioak
Berrargitalpenak
- 2010: Another Music in a Different Kitchen (berrargitalpena, CD bonus batekin: B aldeak, zuzenekoa, probak...)
- 2010: Love Bites (berrargitalpena, CD bonus batekin: B aldeak, zuzenekoak, probak...)
- 2010: A Different Kind of Tension (berrargitalpena, CD bonus batekin: B aldeak, zuzenekoa, probak...)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
