Cameron Redpath
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Cameron Redpath (Narbona, Okzitania, 1999ko abenduaren 22a) eskoziar errugbi jokalaria da, Ingalaterrako Bath taldean lehen erdiko postuan aritzen dena.
Remove ads
Ibilbidea hamabosteko errugbian
Ibilbidea errugbi profesionalean
Sale Sharks taldeko harrobian aritu zen, eta 22 partida jokatu zituen lehen taldearekin. 2020ko otsailean Bath-ek fitxatu zuen[1][2].
Ibilbidea selekzio nazionalean
Bi herrialdetako taldeetan aritu da. 20 urtez azpiko kategorian, 2018ko Sei Nazioen Txapelketako Ingalaterrako talderako hautatu zuten. Txapelketa hartan zehar, entsegu bana egin zuen Gales[3] eta Frantziaren[4] aurkako partidetan.
Nagusien kategorian, 2021eko urtarrilean Sei Nazioen Txapelketako Eskoziako talderako hautatu zuen Gregor Townsendek. Otsailaren 6an debutatu zuen, Ingalaterraren aurka Twickenhamen. Egun horretan Eskoziak Calcutta Cup eskuratu zuen 6-11 irabazita[5].
Remove ads
Bizitza pertsonala
Cameron Bryan Redpath errugbi jokalari ohiaren semea da.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads