Canadian Bacon
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Canadian Bacon (euskaraz Kanadar Hirugiharrea), 1995eko Michael Moore estatubatuar zinema zuzendariaren komedia film bat da. AEB eta Kanadaren arteko mugan zehar bi herrialdeek dituzten harremanei buruzko satira bat da. Alan Alda, John Candy, Bill Nunn, Kevin J. O'Connor, Rhea Perlman, Kevin Pollak, G.D. Spradlin eta Rip Torn aktoreek antzeztu zuten.
Ironikoki, John Candy kanadar aktoreak estatubatuar sheriff bat antzeztu zuen, Wagons East (1994) filmarekin batera bere azken antzezpena izan zen, 1994ean hil baitzen.
Remove ads
Argumentua
Bozkatzaileek eta arma ekoizleen presiopean, AEBetako presidenteak (Alan Alda) Gerra Hotz berri bati ekitea erabaki du... Kanadaren aurka! Kanpainia mediatiko handi baten ostean, estatubatuarrek "abertzaletasunaren" bandera pean kanadarra den edozerri uko egiten amaituko dute. Baina Bud Boomer (John Candy) sheriff xelebreak eta Honey (Rhea Perlman) laguntzaileak aferan parte hartu eta Kanadaren aurkako eraso prebentibo bat burutzea erabakiko dute,horrenbestez ezusteko ondorioak izango dituen nazioarteko gertaera bati ekingo diote.
Remove ads
Aktoreak
- John Candy: Bud Boomer
- Alan Alda: AEBetako presidentea
- Rhea Perlman: Honey
- Kevin Pollak: Stu Smiley
- Rip Torn: Dick Panzer
- Kevin J. O'Connor: Roy Boy
- Bill Nunn: Kabral Jabar
- G. D. Spradlin: R.J. Hacker
- Jim Belushi: Charles Jackal
- Richard E. Council: Vladimir Kruschkin
- Brad Sullivan: Gus
- Stanley Anderson: Edwin S. Simon
- Wallace Shawn: Clark MacDonald
- Ed Sahely: Mountie
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads