Toronto

From Wikipedia, the free encyclopedia

Torontomap
Remove ads

Toronto Kanadako Ontario probintziako hiriburua da; 2.794.356 biztanlerekin, Kanadako hiri handiena da[1]. Torontoko inguruak 6.700.000 biztanle baino gehiago ditu[1]. Hiriak hainbat etorkin talde erakarri ditu historian zehar[2][3], portugaldarrak, italiarrak, latinoamerikarrak eta baita asiarrak ere: Ipar-Amerikako txinatar komunitate handienetako bat bertan bizi da; bere aniztasun kulturalagatik ezaguna da, munduko handienetako bat[4][5][6]. CN Dorreagatik famatua da, munduko dorre librerik altuena baita. Kanadako ingeles hiztunen kultur zentro gisan ezagutzen da.

Datu azkarrak TorontoCity of Toronto, Administrazioa ...

Torontoko Unibertsitatea (1827) eta York Unibertsitatea ditu, baita nazioarteko aireportua ere. Lehen mailako merkataritza- eta finantzagunea da eta, garraio sare oparoari esker (San Laurendi ibaiak Ozeano Atlantikorako sarrera zabaltzen dio eta Aintzira Handietan barrena Estatu Batuetako ipar-ekialdeko hiriekin lotzen da), harremanak ditu Kanadako hego-ekialdeko eta Estatu Batuetako ipar-ekialdeko industriagune nagusiekin (Kanadako lehen portua da). Hiriko ekonomian garrantzi handia dute, halaber, industriak (janari industria, nekazaritzako makineria, tresneria elektrikoa eta kimikoa, altzairugintza, hegazkintza, eraikuntzako gaiak), zerbitzuen alorrak eta turismoak. Hiri modernoa da bestalde. King eta Bay kaleen inguruetan finantza auzoa da, eta hantxe dira munduko aseguru etxe eta banku garrantzitsuenen egoitzak eta burtsa.

Remove ads

Historia

1750. urtean frantses kolonoek eremu hartan Fort Rouillé gotorlekua eraiki zuten baina 9 urte geroago alde egin zuten. 1787. urtean ingelesek indiarrei lurraldea erosi zieten eta 1793. urtean britainiarren mendeko Kanada Garaiko probintziako hiriburu bihurtu zuten, York izenaz. XIX. mendean zehar hiria bizkor hazi zen, merkataritza jarduerari esker. 1834. urtean Toronto izena hartu zuen, eta XIX. mende erdialderako eskualdeko burdinbidegune nagusia zen. XX. mendean etorkin asko bertaratu ziren, europarrak eta asiarrak, batez ere, eta hirigintza arazo larriak sortu ziren. Arazo horiei guztiei aurre egiteko 1953. urtean Torontoko metropolia edo federazioa eratu zuen Ontarioko legebiltzarrak.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (The Annex, Toronto), Hila ...
Remove ads

Herri eta hiri senidetuak

Toronto ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads