Cap Arcona

Bigarren Mundu Gerrako espetxe-itsasontzia From Wikipedia, the free encyclopedia

Cap Arconamap
Remove ads

Cap Arcona Alemaniako transatlantiko bat izan zen, Hanburgo eta Hego Amerika arteko linean lan egiten zuena.[1] Bigarren Mundu Gerraren amaieran hondoratua izan zen, 1945eko maiatzaren 3an, Lübeckeko badian; bere barnean Neuengamme eta Stutthof kontzentrazio esparruetako 4.500 preso hil ziren. Ontzi horrekin batera era berean kargatutako Athen, Deutschland eta Thielbek itsasontziak hondoratu zituzten; guztira 7.500 pertsona hil ziren.

Datu azkarrak Fabrikazioa, Fabrikatzailea ...

Gaur egun oraindik munduak ezagutzen ez duen tragedia, askoen ustez SSetako indarrek nazismoaren hondamenean nahita eragindakoa, ingelesek eta frantsesek gaitzetsia, Alemaniako eta munduko historiako itsas tragedia handienetako bat da; parekoak Wilhelm Gustloff (ontzia)rena, Steubenena eta Goyarena izan ziren.

Remove ads

Gertakariak

1945eko maiatzaren 3an, Britainiarrek nazien milaka biktima zeramatzaten ontziak bonbardatu eta urperatu zituzten Baltikoan. Naziek, porrota gertu ikusita, holokaustoaren aztarnak ezabatu nahi izan zituzten eta horretarako kontzentrazio esparrutan ziren deportatu guztiak desagerrarazi behar zituzten. Erabili zuten metodoetako bat deportatuak itsasontzietan sartu eta hondoratzea zen. Horretarako prest zirela, ordea, britainiarrak azaldu ziren. Inguruko ontzi alemaniarrek bandera zuria altxa zuten bitartean, deportatuen ontzietan bandera nazia mantendu zuten. Historiografia ofizialetik kanpo geratu ohi dira Lübeckeko eraso hartan britainiarrek hildako 7.500 deportatuak.[2]

Remove ads

Bibliografia

  • Alain Vancauwenberghe eta Franck Mazoyer, "Un crimen silenciado", Le Monde Diplomatique en español, 2005eko abuztua.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads