Carl Enckell

politikari finlandiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Carl Enckell
Remove ads

Carl Johan Alexis Enckell (San Petersburgo, 1876ko ekainaren 7aHelsinki, 1959ko martxoaren 26a) finlandiar politikari eta diplomazialaria izan zen.

Datu azkarrak Minister for Foreign Affairs of Finland (en), enbaxadore ...

Bere aita bezala, errusiar armadako kidea izan zen eta Errusiar Guardia Inperialean zerbitzatu zuen. Soldatarekin pozik ez zegoenez, ingeniaritza ikasi zuen Alemanian, eta 1903an graduatu ondoren, papergintzako eta ontzigintzako hainbat enpresatan lan egin zuen.

1917ko Urriko Iraultzaren ondoren, Finlandiako Dukerri Handiaren ordezkari izendatu zuten San Petersburgon, eta 1917ko abenduko Finlandiaren Independentzia Aldarrikapenaren ondoren, estatu berriaren nazioarteko onarpenerako lan egin zuen. Hurrengo urteetan, Finlandiako enbaxadore izan zen Parisen eta Nazioen Ligan, eta Kanpo Arazoetako ministro hainbat gobernutan.

1920ko hamarkadan politika utzi eta finantza-sektorean lan egin zuen. 1944an itzuli zen Kanpo Arazoetako ministro izendatu zutenean, eta Moskuko Armistizioa sinatu zuen, Jarraipenaren Gerrari amaiera eman ziona. 1947an Parisko Ituna sinatu zuen Finlandiaren ordezkari gisa. Kanpo Arazoetako ministro karguan jarraitu zuen 1950era arte eta Sobietar Batasunarekin lankidetzan aritzeko Finlandiako doktrina politikoa ezarri zuen.

Finlandiako lehen ministroa izan zen behin-behinean 1946ko martxoaren 9tik 26ra, Juho Kusti Paasikiviren dimisioaren ondoren.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads