Carmen Dolores
aktore portugesra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Carmen Dolores Cohen Sarmento Veres[1], Carmen Dolores bezala ezagunagoa, (Lisboa, 1924ko apirilaren 22a – ibidem, 2021eko otsailaren 16a) portugaldar aktore eta idazlea izan zen.
Remove ads
Bizitza
1924ko apirilaren 22an jaio zen Lisboan[2], José de Matos Sarmento de Beja eta María del Pilar Manuela Cohen y Muñozen familian[3]. António Sarmento aktorearen arreba zen[4].
Dona Filipa de Lencastre ikastetxean ikasi zuen eta Manuel Lereno izan zuen irakasle[5]. 12 urterekin hasi zen RCPko irrati-antzerkian[5].
19 urte zituela, zineman egin zuen debuta, Amor de Perdição (1943) filmeko protagonista gisa. Antzerkian debuta egin zuen 1945ean, Companhia Os Comediantes taldean.
1947ko apirilaren 30an Vítor Manuel Carneiro Veres ingeniariarekin ezkondu zen Vila Nova de Gaian[3].
1951n Dona Maria II Antzoki Nazionalean lan egiten hasi zen.
2021eko otsailaren 16an hil zen Lisboan, 96 urte zituela, eta otsailaren 19an lurperatu zuten Lumiar hilerrian[6].
Remove ads
Lanak
Liburuak
- Retrato inacabado (1984, O Jornal, Lisboa)
- No palco da memória (2013, Porto Editora, Porto)
- Vozes Dentro de Mim (2017)
Telebista
Zinema
Antzerkia
Remove ads
Sariak
- 1944: Filmeko emakumezko aktore onenaren saria
- 1959: Lucinda Simões saria[8]
- 1959: Ezpataren Donejakue Ordena Militarra[17]
- 1962: Ospearen Saria
- 1969: Lucinda Simões saria[8]
- 1984: Eles e Elas aldizkariaren saria
- 1985: Kritika Saria
- 1987: Nova Gente eta Sete aldizkarien sariak
- 1991: Kultura Merezimenduaren Domina
- 1992: Sete aldizkariaren Prestige Saria
- 1998: Casa da Imprensaren saria
- 2004: Portugalgo Urrezko Globoa
- 2004: Cascaiseko eta Oeirasko Udalen Kultura Merezimenduaren Domina
- 2005: Don Enrique Infantearen Ordena[17]
- 2014: Lisboako Udalaren Merezimenduaren Domina
- 2016: António Quadros saria[18]
- 2016: Sophia saria
- 2018: Merezimenduaren Ordena[17]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads