Catherine Tolson
erizain eta sufragista ingeles aktiboa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Catherine Tolson Dymond (Ilkley, Mendebaldeko Yorkshire, Erresuma Batua, 1890eko abuztuaren 21a – Errusia, 1924ko martxoaren 3a) erizain eta sufragista ingeles aktiboa izan zen Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoan.[1] 1909an eta 1911n atxilotu eta kartzelaratu zuten. Gose-greba hasi zuen eta indarrez elikatu zuten. Horregatik, USPMko Gose-Grebaren Domina eman zioten. Enkante batean saldu zen 2004an.[2]

Remove ads
Biografia
Catherine "Kitty" Tolson Ilkley-n jaio zen Mendebaldeko Yorkshire inguruan 1890ean. Gurasoak Charles Guthrie Tolson (1858-1929), merkataria, eta Anna Dymond (1863-1937) izan ziren.[3] Ama eta Helen Tolson ahizpa nagusia ere sufragistak izan ziren.[4]
Ibilbidea
Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoan sartu ondoren, emakumeen sufragioaren aldeko aktibista militante egin zen. 1909ko irailean, ahizpa biak, Manchesterreko White Cityko kristalak hausteagatik atxilotutako sufragisten artean egon ziren, eta haiek isunak ordaindu beharrean, Strangewayseko espetxean kartzelaratzea nahiago izan zuten.[5] Bi egun geroago, Strangeways-etik askatu zituzten, gose-greba baten ondoren. Greba horren ondorioz, WSPUren gose-grebaren domina jaso zuen.[6] 1909ko urrian Manchesterren atxilotu eta Strangeways-era bidali zuten berriro.[7]
Tolson tuberkulosiak jota hil zen 34 urte zituela Errusian zegoela 1924ko gosete handian. Ez zen inoiz ezkondu.[2]
Remove ads
Sariak eta aintzatespenak
- USPMko Gose-Grebaren Domina jaso zuen, gose greba egiteagatik.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads