Chipo Chung

From Wikipedia, the free encyclopedia

Chipo Chung
Remove ads

Chipo Tariro Chung (Dar es Salaam, 1977ko abuztuaren 17a) Tanzanian jaiotako aktore eta aktibista zimbabwearra da, hainbat telesail britainiarretan parte hartzeagatik da ezaguna. Gaur egun Londresen bizi da[1].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Aita Rugare Gumbo zimbabwearra eta ama Fay Chung txinatarra ditu eta Rhodesiako (gaur egungo Zimbabwe) gerratik ihes egin ondoren Dar es Salaam hirian errefuxiaturik zeudela jaio zen Chipo. Izenak "oparia" esan nahi du shona hizkuntzan. Aurreneko bi urteak Mozambikeko errefuxiatu esparruetan bizi izan ondoren[2] Zimbabwera itzuli zen familia, Harare hiriburura, eta Over the Edge antzerki konpainian graduatu zen. Aita Zimbabweko gobernuan agintzen zuen alderdiko kidea zen eta ama Hezkuntza ministroa[3].

Chipok 18 urte zituela ama Nazio Batuen Erakundean lan egitera Estatu Batuetara joan zen eta alaba berarekin eraman zuen. Yale Unibertsitatean ikasi ondoren Londresko Royal Academy of Dramatic Art (RADA) akademian graduatu zen 2003an[1]. Londresen antzerkian hasi zen lanean eta ildo politiko nabarmena zuten antzezlanak egin zituen, Talking to Terrorists (Royal Court Theatre), The Overwhelming (Royal National Theatre) eta Fallujah (Condoleezza Rice-ren rola betez), baina Helen Mirren aktorearekin batera Fedra antzezlan klasikoan ere egin zuen lan.

2007 eta 2008an Doctor Who telesail ospetsuan atal bana egin zituen pertsonai desberdinen paperean. Beste telesail britainiar batzutan ere agertu zen, paper garrantzitsuena Camelot telesailean betez, Vivian zerbitzaria izan zen 8 ataletan[4].

2015ean Estatu Batuetako A.D. The Bible Continues telesail biblikoan rol garrantzitsua izan zuen, Maria Magdalena izan zen hain zuen ere[5], eta Into the Badlands telesailean ere 14 ataletan agertu zen The Master liderraren paperean[6].

Remove ads

Aktibismoa

SAFE-Kenya elkartea sortu zuen Nick Redingekin batera. Antzerkiaren bidez aldaketa sozialak bultzatu nahi dituen elkartea da, GIB birusean eta klitoriaren ablazioan zentratzen da bereziki[7]. Peace Direct elkartean ere hartzen du parte, Zimbabwen bakearen alde lan egiten duen emakume taldea da[8]. RADA Council eta Britainia Handiko International Committee for Artists' Freedom (ICAF) elkarteetako kide ere bada[9].

Remove ads

Filmografia

Filmeak

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Telesailak

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Bideo-jokoak

Informazio gehiago Urtea, Bideo-jokoa ...

Mugikorrerako aplikazioak

Informazio gehiago Urtea, Aplikazioa ...

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads