Clash of the Titans (1981eko filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Clash of the Titans (euskaraz Titanen talka) Desmond Davis ingeles zinema zuzendariak 1981ean zuzendutako fantasiazko filma da, greziar mitologiako Pertseo heroiaz. Efektu bereziak Ray Harryhausenenak dira. Harry Hamlin, Laurence Olivier, Judi Bowker, Maggie Smith eta Burgess Meredith aktoreek antzeztu zuten.
2010ean, izenburu bereko Clash of the Titans berregokitzapena izan zuen eta 2012an, Wrath of the Titans (Titanen amorrua) jarraipena.
Remove ads
Argumentua
Akrisio (Donald Houston) Argoseko erregeak bere alaba Danae (Vida Taylor) eta iloba Pertseo (Harry Hamlin) safrifikatzera doanean, Zeusek (haurraren aita) haiek salbatu eta Argos hiria suntsitzea erabaki du. Pertseo alaitasunean hazi da. Tetis jainkosak (Maggie Smith) seme bat du, Kalibos (Neil McCarthy), Zeusek desitxuraketa beldurgarri batekin zigortu duena: Zeusez mendekatzeko, Persteo bahitu eta bere zorira laga du. Horren berri izan ondoren, Zeusek beste jainkoei bere semea salba dadin opariak eman diezazkioten agindu die: harria ebaki dezakeen ezpata, ikustezin bilakatzen duen burukoa eta hilkaitz egiten duen ezkutua. Arma horiekin, Jaffa hirirantz jo du: bertako Andromeda printzesa (Judi Bowker) Tetis jainkosaren madarikazio baten biktima da.
Remove ads
Aktoreak
- Harry Hamlin: Pertseo
- Judi Bowker: Andromeda
- Burgess Meredith: Ammon
- Maggie Smith: Tetis
- Siân Phillips: Kasiopea
- Claire Bloom: Hera
- Ursula Andress: Afrodita
- Laurence Olivier: Zeus
- Pat Roach: Hefesto
- Susan Fleetwood: Atena
- Tim Pigott-Smith: Talo
- Jack Gwillim: Poseidon
- Neil McCarthy: Kalibos
- Vida Taylor: Danae
- Donald Houston: Akrisio
- Flora Robson, Anna Manahan eta Freda Jackson: Estigiar sorginak
Kanpo estekak
- Clash of the Titans filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Clash of the Titans filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads