Claude Autant-Lara

From Wikipedia, the free encyclopedia

Claude Autant-Lara
Remove ads

Claude Autant-Lara (Luzarches, Frantzia, 1901eko abuztuaren 5a - Antibes, Itsas Alpeak, Frantzia, 2000ko otsailaren 5a) frantses zinemagilea izan zen.

Datu azkarrak Europarlamentaria, Bizitza ...
Remove ads

Biografia

Autant-Lararen familia Erresuma Batura joan zen ihesi Lehen Mundu Gerra hasi zenean, amaren ideia politikoak zirela eta. 1919an itzuli zen Frantziara, eta orduan hasi zen zinemaren munduan sartzen. Film laburrak egin zituen aurrena: Construire un feu (1928), esate baterako. 1933an, Ciboulette film luze polemikoa egin zuen, eta produktoreek baztertu egin zuten Autant-Lara, urte askoz. Douce bere hurrengo filmean (1943), zinemagileak kritika gogorra egin zien familiari eta gizarteko klase gorenei, eta horien zurikeria salatu zuen. Zinemagile polemiko fama horixe izan zuen hurrengo filmetan ere. Urte batzuk geroago, ordea, gezurrezko kritikari eta zinemagile burges zela aurpegiratu zioten. Autant-Lararen film batzuk: Le diable au Corps (1946); L´auberge Rouge (1951); La traversée de Paris (1956).

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads