Clive Sinclair
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Clive Marles Sinclair (Londres, Ingalaterra, 1940ko uztailaren 30a - ibidem, 2021eko irailaren 16a) britainiar elektronika-ingeniari, asmatzaile eta enpresaburua izan zen. Sinclair Research konpainiaren sortzailea izan zen, honen produkturik ezagunena ZX Spectrum mini-ordenagailua izan zelarik, 1980ko hamarkadaren hasieran informatika etxeetara iristeko funtsezko produktu bat gertatu zena[1].
Remove ads
Biografia
1960an hasita, hainbat enpresa sortu zituen, teknologia berrien aukerak ikertzeko eta lantzeko. 1970eko hamarraldiaren amaieran eta 1980koaren hasieran hasi zen ospetsu egiten, egoera gotorreko teknologia elektronikoan oinarriturik egindako asmakizunei esker. Teknologia hori kontsumorako tresna berriak sortzeko erabili izan ziren. Aipagarriak dira, adibidez, sakelako kalkulagailuak, erloju digitalak, telebista txikiak eta etxerako konputagailuak. Alor askotan ziharduen, besteak beste, mikroprozesagailuen inguruko asmakizunak egiten eta energia elektroniko bidezko garraioaren inguruko ikerketak egiten.
Remove ads
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
