Codex Ephraemi Rescriptus

From Wikipedia, the free encyclopedia

Codex Ephraemi Rescriptus
Remove ads

Codex Ephraemi Rescriptus edo Ephraemi Rescriptus Kodexa, baita ere Ephraemi Syri Rescriptus Kodexa bezala ezagututa, V. mendeko eskuizkribu untzial bat da, hau da, letra larriz idatzitako liburua. Kodex hau Biblia greziarraren lau eskuizkribu untzialen multzokoa da; beste hirurak hauexek dira: Codex Vaticanus, Codex Alexandrinus eta Codex Sinaiticus. Konstantinopla erori ondoren, eskuizkribu hau Florentziara eramana izan zen; ondoren Katalina Medicik Parisera eraman zuen eta han Frantziako Liburutegi Nazionalaren funtsetan jaso izan zen.

Thumb
Frantziako Liburutegi Nazionaleko Codex Ephraemi Rescriptus eskuizkribua.
Remove ads

Deskribapena

Kodex honek Siriako San Efrengo 38 sermoi jaso zituen eta hortik dator haren izena. Jatorriz ez zen hori jasotzen zen testua, Bibliarenak baizik. XII.mendean, Pariseko Liburutegi Nazionalean gordetzen den eskuizkribua berriro idatzi zen, aurretik idatzitako testua ezabatuz partzialki. Horrelako teknikak oso ohikoak ziren idazteko materialak eskasak ziren garaietan; horrelako dokumentuei palinpsesto izena ematen zaie. Teknika desberdinak erabiliz ahal da jatorrizko testua hala-nola berreskuratu.

Eskuizkribuak 33 x 27 zm.ko 209 orri ditu Testua zutabe bakar batean idatzi zen, 40 eta 46 lerro arteko orriko.[1]

Espezialisten ustez jatorriz kodex hau Biblia oso bat zen nahiz eta gaur egun bakarrik zati batzuk kontserbatu. Hauek dira salbatu diren atalak:

Remove ads

Deszifratzeko lana

XVII. mendean San Efrengo sermoien azpian testu zaharragoak zeudela. Azpiko testu horiek argitara ateratzeko oso lan neketsu egin behar izan zen: jatorrizko testuen tinta oso suabea zen eta orriak ez zeuden oso ondo. Hasierako emaitzak kazkarrak izan ziren. XIX. mendean,1840an, Alemaniako Konstantin von Tischendorf linguistak bi urtetan eskuizkribua deszifratzea lortu zuen. 1843an Tischendorfek testu deszifratuen atal bat argitaratu zuen eta 1845an falta zena.

Dokumentuaren egoera palinpsesto moduan.
Remove ads

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads