Collette Divitto
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Collette Divitto (Ridgefield[1], 1990) estatubatuar enpresaburua eta pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzailea da[2].
Bizitza

Rosemary Alfredo eta Daniel Divittoren alaba da[3]. Downen sindromea du. Hego Carolinako Clemson Unibertsitatean lizentziatu zen 2013an[1][4].
2015ean, ordaindutako enplegua aurkitu ez zuenean, Collettey's Cookies enpresa sortu zuen Bostonen, amarekin eta ahizparekin batera[4]. Hasieran Golden Goose Market dendan saltzen zituen galletak. Lehenengo astean dendak 100 galleta poltsa saldu zituen[5]. 2016ko neguan, enpresari buruzko telebistako istorio baten ondoren, sare sozialen bidez zabaldu zena, salmentak gora egin zuen[6][7].
2018an, Massachusettseko Downen Sindromearen Kongresua ordezkatu zuen Nazio Batuen Erakundean[8].
2021ean, Born for Business telebista-saioan parte hartu zuen[1].
2022rako, 1,2 milioi dolar baino gehiago irabazi zituen[9]. Collettey's Cookies enpresak 15 langile ditu, eta horietatik erdi inguru desgaituak dira. Collette Divittok dio haren helburua desgaitasuna duten pertsonei lana aurkitzen laguntzea dela[2].
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
