Comtat
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
El Comtat (euskaraz: «konderria») Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Cocentaina hiriburua duena. Iparraldean eta mendebaldean Vall d'Albaida du, ipar-ekialdean Safor, ekialdean Marina Alta, hego- Marina Baixa eta hegoaldean Alcoià.
Eskualdeak 24 udalerri ditu, 376,40 km²ko azalera du eta 2005ean 27.157 biztanle zituen.
Remove ads
Udalerriak
Remove ads
Azpieskualdeak
Banaketa ofizialean Alcoiàrekiko bereizita agertzen bada ere, geografo askoren proposamenetan biak eskualde berean bildu dituzte, Valls d'Alcoi edo Muntanyes d'Alcoi izenpean; Alcoirekiko mota guztietako harremanak oso estuak direla kontuan hartu behar da.
Comtat sei azpieskualde historiko-geografikotan bana daiteke:
- Foia de Cocentaina: l'Alqueria d'Asnar, Cocentaina eta Muro d'Alcoi.
- Vall de Seta: Balones, Benimassot, Fageca, Famorca, Quatretondeta eta Tollos.
- Vall de Travadell edo Vall de Gorga: Benillup, Benimarfull, Gorga eta Millena.
- Valleta d'Agres: Agres eta Alfafara. Vall d'Albaidako Bocairent ere bertan sar daiteke.
- Vall de Perputxent: Beniarrés, l'Orxa eta Gaianes.
- Baronia de Planes: Almudaina eta Planes.
Remove ads
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Katalanez) Alto Palancia País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads