Coventry City Football Club
Coventryko futbol taldea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Coventry City Football Club Ingalaterrako Coventry hiriko futbol taldea da. Azken urteotan bigarren mailan ari bada ere 1967 eta 2001 artean lehen mailan jokatu zuen.
Eskualdeko derbia Leicester Cityren aurka jokatzen du, Derby M69 izena du.
Coventry Building Society Arena estadioan egoitza du.
Remove ads
Historia
Singers F.C. izenarekin sortu zen 1883. urtean "Singer Gentleman's" klubean. 1898an hartu zuen hiriaren izena.
1967 eta 2001 artean 34 urte egin zituen jarraian maila gorenean. 1970. urteko 6. postua du Ligako onena. 1980. hamarkada bikaina burutu zuen, Ingalaterrako Kopa bat irabaziz eta birritan Ligako Kopako finalaurrekoak jokatuz. Irabazi duen titulu bakar hori Tottenham Hotspurren aurkako finalean irabazi zuen, 2-2 egin ondoren luzapenean hirugarren gola sartuta. 2001ean maila galdu zuen eta ordutik bigarren mailan aritu da. Ordutik beheranzko joera hartu zuen eta 2017an laugarren mailara jaitsi zen. Hurrengo denboraldian hirugarren mailara itzuli zen eta 2020an bigarren mailara igo zen.
2024an, bigarren mailan egonik ere, Coventry Cityk Ingalaterrako Kopako finalerdiak jokatu zituen Manchester Uniteden aurka, eta penalti jaurtiketatan galdu zuen finala jokatzeko aukera[1].
Remove ads
Irabazitako txapelketak
- Premier League
- Seigarrena 1969-70ean
- Ingalaterrako Kopa
- Txapelduna (1): 1987.
- Finalaurrekoak (1): 2024.
- Ingalaterrako League Cup
- Finalaurrekoak (2): 1981, 1990
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads