Cruz Beckham

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Cruz David Beckham (Madril, Espainia, 2005eko otsailaren 20a) David Beckham jokalari ingelesaren eta Victoria Beckham, abeslariaren hirugarren semea da. Hiru anai-arreba ditu: Harper Beckham, Romeo Beckham eta Brooklyn Beckham. Gaur egun, Beverly Hillsen (Kalifornia) bizi dira.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Cruz Beckham 2005eko otsailaren 20an Madrilen jaio zen. Gaur egun, Kalifornian bizi da. 2016an bere lehenengo single-a argitaratu eban, "If Everyday Was Christmas” izenekoa. Modelo, ikasle eta abeslaria da, gainera, Instagramen oso ospetsua da.

Familia

Cruz Beckhamen aita, David Beckham, jokalari ohi britaniarra da, Manchester Uniteden hasi zen jolasten 1993an. Cruz jaio zenean David Real Maidrilen jolasten zuen. Cruzen ama, Victoria Beckham, abeslari, modelo eta dizeinatzailea da. 1994an Victoria “Spice girls” musika taldean sartu zen, baina, 2000. urte arte bakarrik iraundu zuen. Bestetik, hiru anai-arreba daukaz: nagusiena, Brooklyn Beckham, 23 urte ditu; ertaina, Romeo Beckham, 19 urte ditu; eta txikiena, Harper Beckham, 10 urte ditu.[1]

Remove ads

Karrera musikala

2016an bakarrik 11 urtez bere ama, Victoria Beckhamen pausuak jarraitu zituen eta abesten hasi zen. Scooter Brounegaz, Justin Bieberren manager berarekin sinatu ondoren, bere lehenengo “singlea” argitaratu zuen, “If everyday was Christmas” izenekoa.[2] Single horrek lau millioi eta erdi pertsonek ikusi zuten YouTuben eta irabazi zuen dirua gizarte ekimenentzako eman zuen[3]. Miamiko, Londreseko eta Los Angeleseko grabaketa estudioetan egon ondoren, Cruzek bere lehenengo kontratua sinatu zuen Tap Music zigiluarekin, Dua Lipa, Ellie Goulding eta Lana del Reyren musika-ibilbideak bultzatu zituenak.[4]

Bitxikeriak

Abesteaz aparte, Skatea, saskibaloia eta grafitiak egitea asko guztatzen zaio. Arte urbanoaz zaletuta, nerabeak kitarra jotzen du eta bere piktoriko sorkuntzak egiten ditu.[5] Gaztea izan arren, ia bi milioi jarraitzaile ditu sare sozialetzan.[6] Horretaz aparte, Cruzek i-D aldizkariko lehen azalean parte hartu du, baina ez du inola ere egin, otsailak 20, igandean, 17 urte bete zituen gazteak aitari «omenaldia egitea» erabaki zuen David Beckhamen famatuenetariko azal bat imitatuz.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads