Cuando ibaia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Cuando edo Kwando erdialdeko Afrikako ibaia da, Zambezira isurtzen den ibaiadar handia. Bere 1.500 kilometroko ibilbide osoa Angola, Botswana, Namibia eta Zambian zehar egiten du. Linyanti zingira zeharkatu ondoren,[1] Liyanti esaten diote eta ekialderago Chobe.
Remove ads
Ibilbidea
Angola erdialdeko ordokian jaiotzen da, Tembo mendiaren oinean. Hego-ekialderantz egiten du eta Angola eta Zambia arteko mugan zehar 5-10 kilometroko zabalera duen ubide sistema bat eratzen du. Ibaiaren emaria asko aldatzen da urteko sasoiaren arabera, urtaro euritsuan uholdeak izaten dira eta urtaro lehorrean ia erabat desagertzen da sasien artean.
Ibaiak aurrera jarraitzen du Capriviko Zerrendan (Namibia) zehar Botswanarekin duen muga eratzen du. Duela 10.000 urte Okavango ibaiarekin bat egiten bazuen ere orain Zambezi ibaira isurtzen ditu urak.
Ibaiak zeharkatzen dituen hiri nagusiak Zambia eta Angola arteko mugan daude; Shangombo eta Luiana hain zuen ere. Botswanako Kasane hirian egiten du bat Zambezi ibaiarekin.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads