Daft Punk
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Daft Punk frantziako disc jockey bikote bat izan zen, Guy-Manuel de Homem-Christo eta Thomas Bangalter musikariek osatua[1][2]. Musika bikote hau Parisen 1990eko hamarkadaren amaieran hasi zen, French House mugimenduaren inguruan Air, Phoenix edo Cassiusekin batera.
House musikaren talde garrantzitsuenetako bat izan zen musika genero hau mundu osoan ezagutzera eraman zuelako[3]. Thomas Bangalter Stardust taldearekin izan zen Guy-Manuel de Homem-Christorekin elkartu aurretik baina taldea utzi zuen nahiz eta arrakasta izan.
Remove ads
Historia
1997an bere lehen albuma kaleratu zuten, Homework izenekoa. Disko honek arrakasta handia izan zuen kritikaren aldetik. 2001an bere bigarren albuma Discovery kaleratu zen eta honek lehengoak baino arrakasta gehiago izan zuen, «One More Time» «Harder, Better, Faster, Stronger» eta «Digital Love» singleek bultzatuta batik bat. 2005ean bere hirugarren albuma atera zuen Human After All, 2007an bere zuzenezko lehengo albuma Alive 2007 eta 2010ean Tron: Legacy filmerako musika.
2013an Random Access Memories albuma plazaratu zuen bikote honek eta arrakasta ikaragarria izan zuen, batez ere Pharrel Williams eta Nile Rodgersekin egindako«Get Lucky» eta «Lose Yorself To Dance»
2020ko otsailaren 22an taldekideek ibilbidea bukatutzat jo zuela iragarri zuten[4][5].
Remove ads
Diskografia
- 1997: Homework
- 2001: Discovery
- 2005: Human After All
- 2013: Random Access Memories
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
