Daniel Chodowiecki

From Wikipedia, the free encyclopedia

Daniel Chodowiecki
Remove ads

Daniel Nikolaus Chodowiecki (Danzig, 1726ko urriaren 16a - Berlin, 1801eko otsailaren 7a) alemaniar margolari eta grabatzailea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

Jatorri poloniarra eta higanota zuen familia batean jaio zen. Aita hil zenean, Berlinera joan zen osaba baten etxera eta Augsburgen arte-hezkuntza jaso zuen.

Laster lortu zuen margolari bizitza eta Berlingo Akademian sartu zen. Bere garaiko artista grafiko alemaniar ospetsuena bihurtu zen. Milaka akuaforte egin zituen, baita marrazkiak eta margolanak ere. Bere grabatuek xehetasun handiz irudikatu zuten Zopfstil garaiko (Rokoko eta Barrokoaren artean) burgesiaren bizitza. Liburu zientifikoak ilustratu zituen, eta Poloniako historiari eta higanotari buruzkoak. Poloniako nobleziako pertsonak ere erretratatu zituen.

Alemanez eta frantsesez bakarrik hitz egin arren, poloniar abertzalea zen eta Poloniaren banaketa deitoratu zuen.

Remove ads

Iruditegia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads