Deep Roy
Nairobin jaiotako aktorea (1957) From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Mohinder Purba, Deep Roy edo Gurdeep Roy gisa ezagunagoa, (Nairobi, 1957ko abenduaren 1a), aktore, zinema doblea eszena arriskutsuetan eta txotxongilolari izan da. Familia Indiako jatorria izanik, keniar-erresumabatuarra da.

Remove ads
Biografia
Deep Roy Mohinder Purba izenarekin jaio zen Nairobin, Kenyan, 1949ko urtarrilaren 26an. 1,32 metroko garaiera besterik ez du. Londresera joan zen bizitzera, familiarekin, txikitan.
Ibilbidea
Bere garaiera txikia eta elementu literarioen erabilera berezia zela eta, aura magiko eta eszentrikoa zuten pertsonaiei bizia eman zien. Royk bere aktore ibilbide osoan zehar ezohikoak diren hainbat rol antzeztu ditu. Bere lehen papera 1976an izan zen, The New Avengers telesail britainiarraren «Target!» atalean, non "Klokoe" pertsonaia antzezten zuen. Geroago, urte horretan bertan, zineman debuta egin zuen, The Pink Panther Strikes Again filmean, non italiar hiltzailearen papera egin zuen. Bere lan ezagunena Oompa Loomparen papera izan zen, Tim Burtonen Charlie and the Chocolate Factory filmean, 2005ean; film horretarako, Royk dantza, yoga eta instrumentu batzuk jotzeko entrenamendu luze bat egin zuen. Tim Burtonekin lan batzuk egin ditu: Planet of the Apes, Charlie and the Chocolate Factory, Big Fish, Corpse Bride
Remove ads
Filmografia
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
