Delaware
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Delaware (ingelesez: Delaware) Ameriketako Estatu Batuetako 50 estatuetako bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago, Ozeano Atlantikoaren itsasertzean. 6.446 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 952.065 biztanle zituen.[1] Hiriburua Dover da, eta Wilmington hiririk jendetsuena.
Remove ads
Geografia
Hegoalde eta mendebaldean Marylandekin du muga, iparraldean Pennsylvaniarekin, eta ekialdean New Jersey eta Ozeano Atlantikoarekin. Iparraldea mendi txikiz betea dago, hegoaldea, aldiz, erabat laua da. Klima epela eta hezea du.
Historia
XVI. mendean europarrak etorri baino lehen, lenape amerindiar tribua bizi zen iparraldean, eta naticoke tribua hegoaldean. 1631. urtearen inguruan, herbeheretar eta suediar merkatariek kolonizatu zuten lurraldea. Ingelesen mende geratu zen 1664an. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran parte hartu zuten hamahiru kolonietako bat izan zen. 1787ko abenduaren 7an, Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa berretsi zuen lehen estatua izan zen. Harrezkero, Lehen Estatua (ingelesez: the First State) goitizena ematen zaio.
Remove ads
Ekonomia
Nekazaritza eta abere hazkuntza dira ekonomia jarduera garrantzitsuenak. Industria Wilmington hirian biltzen da: kimika, automobilak eta petrolio findegiak.
Irudi galeria
- Middle Run Valley
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
