Denali mendia
Ipar Amerikako mendirik altuena From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Denali (Alaska, Estatu Batuak), 2015 arte McKinley (ingelesez: Mount McKinley), Ipar Amerikako mendirik altuena da, itsas mailatik 6.190 metro gorago baitago gailurra. Gainditu beharreko desnibelaren ondorioz (kanpamentu nagusitik, 4.000 metro inguru) eta zirkulu polar artikoarekiko hurbiltasunak dakarkion meteorologia gogorraren ondorioz, igoera zaila izaten da.
Mendia Denali parke naturalean dago: Alaskako mendikatearen parte da, non beste mendi famatu batzuk ere dauden, hala nola Foraker, Huntington eta Hunter. Zirkulu polar artikotik soilik 3º-ra dagoenez, munduan dauden 6.000 metrotik gorako mendi guztietatik iparraldekoena da; gainerako guztiak, 43º Ipar latitudearen eta 32º Hego latitudearen artean daude.
Remove ads
Kanpo estekak
| Artikulu hau Alaskako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

