Dennis Joseph Enright

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Dennis Joseph Enright (Leamington, Warwickshire, Ingalaterra, 1920ko martxoaren 11 Londres, Ingalaterra, 2002ko abenduaren 31) poeta, eleberrigile eta kritikari ingelesa izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Leamington Collegen eta Downing Collegen (Cambridge) egin zituen ikasketak. 1947tik 1950era, ingeleseko irakasle aritu zen lanean Alexandriako Unibertsitatean. Hainbat katedra izan zituen Konan (Japonia), Berlin eta Bangkoken. Ondoren, Singapurreko Unibertsitateko irakasle izan zen.

Enrightek ezagutzen dituen lekuak erakusten ditu poemetan, eta baita gainbeheran diren zibilizazioek dituzten arazoak ere. Poesia-bildumen artean, aipagarriak ditu: Bread rather than Blossoms (1956, "Ogia loreen ordez"), Japoniako bizitzaren hainbat alderdi aztertzen dituena; Some Men are Brothers (1960, "Gizon batzuk anaiak dira"), Siam, Berlin eta Japoniari buruzko poemak biltzen dituena; Addictions (1972, "Zaletasunak"); Daughters of Earth (1972, "Lurraren alabak"), eguneroko bizitzaren egoerak erakusten dituena; Rhyme Times Rhyme (1974, "Errima-denborak"); Sad Ires (1975, "Hira tristeak"); A Faust Book (1979).

Eleberrigile gisa, aipatzekoak ditu: The Apothecary´s Shop (1957, "Botika denda"), Conspirations and Poets (1966, "Konspirazioak eta poetak") eta Man is an Onion (1972, "Gizona tipula da").

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads