Dexter

From Wikipedia, the free encyclopedia

Dexter
Remove ads

Dexter thriller psikologiko, polizia kasuak eta komedia beltza kategorietan sailkatu daitekeen telesaila da, jatorriz Showtime telebista-katean igorria 2006ko urriaren 1etik 2013ko irailaren 22ra. Lehen denboraldia Jeff Lindsay idazlearen Darkly Dreaming Dexter eleberrian oinarritzen da eta James Manos gidoigileak egokitu zuen telebistarako. Ondorengo denboraldiak Lindsayren lanarekiko independienteki garatu ziren.

Datu azkarrak Jatorria, Sortzailea(k) ...

Telesailak kritika oso onak eta entzute handia izan zuen, eta hala du gaur egun ere. Michael C. Hall-ek zenbait sari eta izendapen eskuratu zituen Dexter antzezpenagatik, Urrezko Globo Saria barne.

Remove ads

Sinopsia

Dexter odol-zipriztinen azterketan espezializaturiko forentsea da Miamiko Polizia Sailean. Gainera, senargai leiala, aitaorde dibertigarria, anai fidagarria eta (batzuen irudiko) odolaren frikia ere bada. Baina honetaz haratago, Dexter psikopata da, polizia-etxean lanaldia bukatu ondoren, justiziatik ihes egin duten gaizkileak bilatzen dituena haiek erailtzeko. Bere hiltzeko gogoak asetzeko egiten du hau; bidaiari iluna deitzen dio sentimendu honi. Dexter serie-hiltzailea, hamaikatan ihes egin duena poliziaren atzaparretatik bere aitaordeari esker, bere haurtzarotik benetan nor den jakin izan zuen bakarra. Harry Morgan zuen izena; berak eman zion krimenak (bere justizia partikularra) burutzeko beharrezko hezkuntza eta modus operandi-a. Semearen hiltzaile-sena geldiezina zela jabetuta, odol-gose hau probesteko irakastea erabaki zuen, eta «Harryren kodea» izeneko portaera-kode bat erakutsi zion, justiziaren egitea saihestea lortu duten hiltzaileak harrapatzean eta erailtzean oinarritua.

Remove ads

Denboraldiak

Jatorrizko telesailak 8 denboraldi ditu. Horrez gain, hiru spin-off ditu: Dexter: Odol Berria, Dexter: Jatorrizko Pekatua eta Dexter: Berpizkundea. Azken hau emanaldian dago.

Informazio gehiago Denboraldia, Atalak ...

Lehen denboraldia

Lehen denboraldiak Dexter Morgan (Michael C. Hall) aurkeztuko du, forentsea eta serie-hiltzailea, eta baita Miamiko Poliziako bere lankideak ere: Debra Morgan arrebaordea (Jennifer Carpenter), Vince Masuka (C.S. Lee), Ángel Batista detektibea (David Zayas), James Doakes sarjentua (Erik King) eta María LaGuerta tenientea (Lauren Vélez). Rita Bennet (Julie Benz) ere agertzen da, Dexterren bikotea eta Astor-en (Christina Robinson) eta Cody-ren (Daniel Goldman eta Preston Bailey) ama. Bi ume hauen aita eta Ritaren senar-ohia Paul (Mark Pellegrino) da, espetxetik atera ondoren azalduko dena. Denboraldi honetako trama Izotz-kamioi hiltzailearen esetsaldian oinarrituko da, bere biktimak laurdenkatzen dituena eta ezustean Dexterren anai ezezaguna dena. Rudy Cooper delako ezizenarekin aurkezten du bere burua, benetako izena Brian Moser den arren (Christian Camargo-k antzeztua).

Bigarren denboraldia

Bigarren denboraldian, Doakes lankidea (Erik King) Dexterren atzetik ibiliko da, zerbait arraroa ezkutatzen duen susmoarekin. Hori dela eta, Dexterrek ezingo du inor erail, eta aukera aurkitzen duenean ere jabetuko da bere anaiaren heriotzak arrastoa utzi diola. Ritak, berriz, usteko du drogazalea dela, eta ultimatuma emango dio: terapiara joan dadila edo beraienak egin du. Hala bada, Dexter bilera horietara joango da eta Lila West izeneko neskatila bitxia (Jaime Murray) ezagutuko du, berarekin itsutuko den emakumea. Bestalde, denboraldi honetako kasua Harbor Badiako Harakinaren identitatea deskubritzea izango da, Harbor Badian, zabor-poltsetan sartuta, laurdenkatutako gorpuak aurkitu ondoren. Harakin hau Dexter bera da, gorpuak beti hara botatzen baititu. Ordutik, bere lankideek azterketa hasiko dute, bera boikotatzen saiatuko dena, batez ere FBIko Frank Lundy (Keith Carradine) agente bereziaren etorreratik, Debra Morganekin harreman labur bat izango duen gizon nagusia.

Hirugarren denboraldia

Denboraldi honetan, Dexterrek Óscar Prado (Nick Hermz) hilko du bere buruaren defentsan, biak pertsona bera hiltzekotan zeudela: Freebo deituriko droga-trafikaria (Mike Erwin). Óscar, Miguel Pradoren (Jimmy Smits), barrutiko fiskala eta Maria LaGuerta tenientearen senargai ohia, eta Ramón izeneko aldarte txarreko polizia baten (Jason Manuel Olazabal) anaia gaztea zen. Dexterrek Freebo hiltzen duenean, susmagarri nagusia, Miguel Pradok saltsaren erdian harrapatuko du, eta Dexterrek bere defentsan izan dela arrazoituko. Sekretua gordez, Miguelen eta Dexterren artean adiskidetasun moduko bat sortuko da. Miguelek azkenean Dexterren izatea deskubritzen duenean, biak batera biktimak hautatzen hasiko dira. Aldi berean, Miguelen emazte Sylvia (Valerie Cruz) Ritaren lagunik onena bihurtuko da, zeina haurdun dagoen eta Dexterrekin ezkonduko den denboraldiaren amaieran. Bestalde, denboraldiko kasua Larrutzailearena da, bere biktimen azala larrutzen duen serie-hiltzailea.

Laugarren denboraldia

Miamira hilketa-bolada bat iritsiko da: neskatila bat bainuontzian erailda, bi mutikoren ama ezerezara botata eta bi haurren aita hil arte jipoitua. Zer dute amakomunean hiru hilketa hauek? Galdera honi erantzuna bilatzen dioten artean, Dexter familiako aita bihurtu da, ezkondua eta bere lehen seme biologikoarekin: Harrison. Dena den, pozez zoratzen egon beharrean, Dexterrek zailtasunak ditu aita senar eredugarriaren bizitza eta hiltzailearena uztartzeko. Horrez gain, bere lankide Batistak eta nagusi LaGuertak harremana hasi dute ezkutuan. Bestalde, badirudi Quinn-ek harreman egonkorra aurkitu duela, Christine Hill (Courtney Ford) izeneko kazetari batekin baitabil. Badirudi Frank Lundyk, orain erretiroa hartuta, susmoa duela zein dagoen hiru hilketa hauen atzean: Trinity (John Lithgow). Dirudienez, duela hogeita hamar urtetik eta Estatu Batuen luze eta zabalean, hiru hilketa mota hauek errepikatu dira hurrenkera berean. Debra neskalagun ohiarekin eta Dexterrekin, Lundy hiltzailea zelatatzen saiatuko da, eta hari-mutur guztiak lotu dituela dirudienean, norbaitek tiroz hilko du. Dexterrek Trinityrengana gerturatzea lortuko du, eta protagonistaren aurkako gertakizun-multzo baten ondoren, Trinity bere benetako identitateaz jabetuko da. Dexterrek hiltzailea erailtzea lortuko du, baina, etxera iristean, bere emaztea (Rita) bainuontzian hilda aurkituko du, Trinityk bere biktimekin egiten zuen legez, eta ondoan, bere Harrison txikia odol-putzuan eserita.

Bosgarren denboraldia

Ritaren hilketaren ondoren, Dexter bere bizitza berrira egokitu beharko da. Astorrek bere aitaordeari botako dio amaren heriotzaren errua. Hori dela eta, bera eta Cody aiton-amonekin bizitzera joango dira Orlandora; bitartean Harrison berekin geldituko da (haurtzain berriaren zaintzapean, Sonya). Bere lankide poliziak hilketa aztertzeko Dexterren etxera iritsi ondoren, Quinn beregan susmoak izaten hasiko da. Susmagarri nagusia Trinity izanagatik, agenteak ixilpean ikertzea erabakitzen du Liddy polizia-ohiaren laguntzarekin (Peter Weller) eta Jonah Mitchell-ekin harremanetan jarriko da (Arthurren, hau da, Trinityren, semea, orain babestutako lekukoa dena) Dexterren argazkia erakusteko: Kyle Butler gisa ezagutzen badu, Dexterrek zerbait ezkutatzen duela esan nahiko du. Bien bitartean, Miamiko poliziak Santa Muerte kasua izango du ikergai: venezuelar auzo batean moztutako buruak aurkitzen dira. Debra Morganek eramango du kasu hau eta Fuentes anai beldurgarriengaino eramango du. Dexterrek, bere aldetik, beste biktima bat hautatuko du: Boyd Fowler, Osasun Departamentuko langilea, ez dirudiena fidatzekoa eta hainbat emakumeren hiltzailea dena. Berau hil eta segituan, Dexterrek emakume bitxi bat ikusten du, hilketa behatu duena: Lumen Pierce (Julia Stiles), Fowlerrek gatibu zuen biktima. Berarekin hitz egiten, honek esaten dio Fowlerrek ez zuela bakarrik lan egiten, eta beste zenbaitek ere bortxatu zutela. Dexterren sekretua jakin ondoren, Lumenek besteak aurkitzea eta hiltzea eskatuko dio.

Seigarren denboraldia

Travis Marshall (Colin Hanks) bere krimenen bidez gertakizun biblikoak islatzen dituen hiltzaile gaztea da, beti Gellar irakaslearen (Edaward James Olmos) gomendioei jarraiki, Miamiko Poliziak Azken Auziko Hiltzaile deituko diona hasiera batean. Miamiko Polizia Sailak krimen hauek ikertzen dituen bitartean, Dexterrek bere aparteko ikerketa egiten du, non jabetzen den Gellar irakaslea izatez Travis Marshallen, benetako hiltzailearen, haluzinazioa dela, eta berez Gellar irakaslea berak erail zuela Itunaren Ezpatarekin. Bien bitartean, Debra Morgan teniente kargura igoko dute, non Maria LaGuerta kapitainak lana zailduko dion etengabe, merezi duen meritua eman ezinik. Maria LaGuerta kapitain izatera iritsiko da bere nagusiari txantaje eginez, emagaldu baten agendan honen telefono zenbakia aurkitu baitu. Batistarengandik banandu da, baina, hala ere, harreman adeitsua mantenduko dute; beraz Debra igotzen dutenean bere senar-ohiaren ordez, Debraren erabakietan muturra sartzen hasiko da. Honen lehen erabakia Mike Anderson detektibea (Billy Brown) kontratatzea izango da, ez dena LaGuertaren begikoa. Bere aldetik, Dexterrek anaia Sam ezagutuko du (Mos Def) drogazale gaizkilea izandako pastorala, eta adiskide egingo dira. Masuka ikasle-talde baten maisu izango da eta forentse-zientziaz irakatsiko die. Azkenik, laguntzaile gisa haietako bat kontratatuko du, Ryan Chambers (Brea Grant), Badiako Harakinaren kasuarekin itsututa dagoena, eta horrek Dexter arriskuan jarri dezake, bera baita «harakina». Azkenik, Debra konturatuko da Dexterrekin maiteminduta dagoela, eta anaia hiltzailea dela deskubrituko du.

Remove ads

Pertsonaiak

  • Michael C. Hall: Dexter Morgan
  • Julie Benz: Rita Bennett
  • Jennifer Carpenter: Deborah Morgan
  • Lauren Vélez: Lt. Maria LaGuerta tenientea
  • Erik King: James Doakes sarjentua
  • David Zayas: Angel Batista
  • James Remar: Harry Morgan
  • C. S. Lee: Vince Masuka

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads