Digital object identifier (objektu digitalaren identifikatzailea), DOI laburtuta, URI identifikadoreen antzeko sistema da. DOI sistema erabiltzeko bide arrunta artikulu zientifikoei zenbaki zehatza ematea da, Interneten bidez edonork aurki dezakeena. Web orriek erabiltzen duten URL sistema ez bezala, DOI sistema ez da aldatzen denboraren poderioz: artikulua leku berri batean kokatzen badute informazioa bera izango da.
Identifikatzaile bakarra eta iraunkorra da argitalpen elektronikoetarako. Objektu digitalen (aldizkariak, artikuluak...) deskribapenari eta Interneten duten kokapenari buruzko informazioa ematen du, metadatuen bidez (egilea, titulua, argitalpen-datuak, etab.)[1].
DOI batez ere aldizkari elektronikoetako artikuluei esleitzen zaie, baina baita liburuei, liburuen kapituluei, kongresuetako akta eta komunikazioei, softwareari, bideoei eta abarri ere.
Sortzailea eta kudeatzailea
Sistema hau Corporation for National Research Initiatives (CNRI) erakundeak sortu eta International DOI Foundation (IDF) erakundeak kudeatzen du.
Adibideak
Fontes Linguae Vasconum aldizkari akademikoak Maialen Fernandez Martinez ikertzailearen "Orixeren Mireio (1930). Literatura proventzarraren eta euskal literaturaren arteko zubia" artikulua fisikoki argitaratu zuen.
Culturra navarra web-gunean eskuragarri dago artikulu horren PDF bertsoak eta DOI honen bidez identifikatu eta modu errazean aurki daiteke: https://doi.org/10.35462/flv135.9[2].
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.