Dimetilformamida

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Dimetilformamida
Remove ads

Dimetilformamida edo N,N-dimetilformamida konposatu organikoa da HCON(CH3)2 formula duena amiden klasekoa. Likido kolorge edo horixka usainik gabea da. Disolbagarria da uretan, etanoletan eta ohiko disolbatzaile organikoetan. Narritagarria da[1].

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...
Remove ads

Sintesia

Industrian bi bide nagusi daude dimetilformamida sintetizatzeko: urrats bakarrekoa eta bi urratsetakoa.

Urrats bakarrekoan, karbono monoxidoa duen gas-korronte bat prozesu jarraitu batean erreakzionarazten da N,N-dimetilaminarekin eta horretarako, katalizatzaile gisa metanolean disolbatutako sodio metoxidoa edo antzekoren bat erabiltzen da. Erreakzioa 0,5 eta 11 MPa artean egiten da 50-200 C tenperatura-tartean. Metil formiatoa eratzen da tarteko produktu gisa. Azken ematza gordinak metanola, erreakzionatu ez duen N,N-dimetilamina, disolbatutako karbono monoxidoa eta katalizatzaile-hondarrak ditu. Nahastea hainbat bider destilatuz % 99,9 purutasuneko produktua lor daiteke[2].

Bi urratseko prozesuan metil formatoa bereiz prestatzen da. Ondoren metil formatozko eta N,N-dimetilaminazko kantitate ekimolarrak 60-100 C eta 0,1 - 0,3 MPa bitarteko baldintzetan erreakzio jarraitu baten bidez erreakzionatzen dute. Lortzen den produktua N N-dimetilformamida eta metanolaren nahastea da, destilazioz purutzen dena[2].

Remove ads

Erabilera

Dimetilformamida disolbatzaile industrial gisa erabiltzen da batez ere. Dimetilformamidazko disoluzioak polimerozko zuntzak, filmak eta gainazaleko estaldurak prozesatzeko usatzen dira eta baita zuntz akrilikoak erraz iruten laguntzeko ere. Industria farmazeutikoan kristalizazio-ingurune gisa[3].

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads