Dioxano
konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Dioxanoa konposatu organiko heteroziklikoa da, C4H8O2 formula duena, eter ziklikoen familiakoa. hiru isomero ditu: 1,2-dioxanoa, 1,3-dioxanoa eta 1,4-dioxanoa. Atzen honek bakarrik du garrantzia eta horregatik dioxanoa isomero horrekin identifikatzen da. Likido sukoi gardena da, baina 12 C-tik behera solidoa da. Disolbagarria da uretan eta ohiko disolbatzaile organikoetan[1][2].
Remove ads
Sintesia
Dioxanoa sintetizatzeko dietilen glikola lehengai gisa usatzen da eta azido sulfurikoaren edo beste azido sendo baten eraginez deshidratatu egiten da, egitura ziklikoa eratuz[3].
Erabilera
Dioxanoa industrian eta sintesi kimikoan disolbatzaile gisa usatzen da nagusiki, adibidez, tinduetan, pinturetan, itsasgarrietan, estaldura-produktuetan eta kosmetikoetan. Historikoki 1,1,1-trikloroetanoaren egonkortzaile moduan baliatu izan da, baina egun erabilera horrek ez du garrantzirik[4].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
