Disulfuro

From Wikipedia, the free encyclopedia

Disulfuro
Remove ads

Kimikan disulfuroak bi konposatu-klase izan daitezke: kimika organikoan R−S−S−R′ funtzio-taldea dutenak eta kimika ez-organikoan S2−2 anioia dutenak. Disulfuroek bi sufre-atomoen artean duten loturari SS lotura edo disulfuro-zubi esaten zaio sarritan[1].

Thumb
Disuluro organikoen egitura
Datu azkarrak Mota, Identifikatzaileak ...

Disulfuro organikoak

Pisu molekular baxuko disulfuro organikoak substantzia ez-polarrak, oso lurrunkorrak eta usain txarrekoak dira. Substantzia klase honen ordezkaririk sinpleena dimetil disulfuroa da. Jakina da dialil disulfuroak baratxuri eta tipulen usain berezia eragiten duela. Pisu molekular handiagoa duten disulfuro organikoak, berriz, usainik gabekoak dira.

Disulfuroen loturak sendoak dira, eta 60 kcal/mol-ekoa dute (251 kJ mol−1) loturaren disoziazio-energiaren balioa. Hala ere, C-C eta C-H loturena baino % 40 inguru ahulagoa denez, disulfuro lotura "lotura ahula" da maiz molekula askotan[2].

Disulfuroak simetrikoak izan ohi dira, baina asimetrikoak ere izan daitezke. Disulfuro simetrikoak RSSR formulako konposatuak dira. Organosulfuroen kimikan aurkitzen diren disulfuro gehienak disulfuro simetrikoak dira, esaterako difenil disulfuroa edo zistina. Disulfuro asimetrikoak RSSR' formulako konposatuak dira, adibidez, alil propil disulfuroa. Disulfuro ez-simetrikoa ez da hain ohikoa kimika organikoan, baina disulfuro asko ez-simetrikoak dira naturan.

Thumb
Disulfuro organikoak arruntak dira naturan. Etsenplurako, dimetil disulfuroa Phallus impudicus perretxikoan

Disulfuroak sulfidrilo taldea (-SH) oxidatuz sintetizatzen dira normalean. Oxidatzailea oxigenoa, hidrogeno peroxidoa, ioduroa edo beste batzuk izan daitezke[3].

Remove ads

Disulfuro ez-organikoak

Sufreak hainbat oxidazio-egoera izanik ere, kasu batzuetan egoera erreduzituan egon daiteke, hots,, −1 oxidazio-zenbakiarekin Horixe pasatzen da disulfuro anioiarekin; S2−2. Bere konfigurazio elektronikoa, orduan, kloro-atomo batena bezalakoa da. Horrela, beste S batekin lotura kobalentea eratzeko joera du S2−2.taldea, Cl2 diatomikoa bezala existitzen den kloro elementalaren antzekoa. Oxigenoak ere antzera joka dezake, adib. peroxidoetan, hala nola H2O2.

Zenbait adibide.

  • Hidrogeno disulfuroa (S2H2), disulfuro ez-organikorik sinpleena.
  • Disulfuro dikloruroa (S2Cl2), likido destilagarria.
  • Burdina disulfuroa(FeS2), edo pirita.
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads