Domenico Modugno
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Domenico Modugno (Polignano a Mare, 1928ko urtarrilaren 9a - Lampedusa, 1994ko abuztuaren 6a) italiar abeslari eta politikaria izan zen.
Remove ads
Bizitza
Gaztetan Erromara joan zen zineman aritzeko asmoarekin, baina berehala abeslari hasi zen. Erroman bizi zela hainbat lan idatzi zituen Fonit Records etxearentzat, sizilieraz lehenbizi eta italieraz ondoren. Grabatu zituen lehenengo kantuen artean aipatzekoak dira La Donna Riccia (1956) eta Lazzarella (1957). 1958an, San Remoko sari ospetsua irabazi zuen Nel blu dipinto di blu (Volare) abestiarekin. Abesti hark berehala hartu zuen lehenengo lekua Estatu Batuetan, eta baita munduko beste hainbat herrialdetan ere.[1]

Ondoren, arrakasta handiko beste lan batzuk egin zituen: Piove (1959); Addio, Addio (1962); edo Dio Come Ti Amo (1966). 1960ko hamarraldiak aurrera egin ahala, Modugnoren ospeak beherantz egin bazuen ere, Italian garrantzi handiko abeslaria izaten jarraitu zuen. Hogei milioi disko baino gehiago saldu ditu munduan osoan zehar.
1992an hil zen. 2009an, bere jaioterri Polignanon omenezko eskultura inauguratu zioten, Hermann Mejer artistaren lana [2]. Plaza batean dago non inguruko eserlekuetan zizelkatuta dauden Nel blu dipinto di blu bere kantu ospetsuenaren hitzak.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
