Dorothy Stratten

kanadar aktorea, modeloa eta Playmate-a From Wikipedia, the free encyclopedia

Dorothy Stratten
Remove ads

Dorothy Ruth Hoogstraten, ezagunagoa Dorothy Stratten izenez (Vancouver, Kanada, 1960ko otsailaren 28aLos Angeles, Estatu Batuak, 1980ko abuztuaren 14a) kanadar aktore, modelo eta playmate delakoa izan zen.[1][2][3] [4]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Bizitza

1979 urtean, Paul Snider proxeneta ezagunarekin ezkondu zen, eta hark bortxatu eta hil egin zuen, jelosiak jota, zera jakin zuenean Dorothyk abandonatu egin behar zuela Peter Bogdanovich zinema-zuzendariarekin harremana hasi nahi zuelako. Emazteari eskopeta batekin tiro egin ostean, bere buruaz beste egin zuen Sniderrek.

Berri horrek eragin handia izan zuen Playboy-n, ez bakarrik zoritxarreko gertaera izan zelako, baizik eta Dorothy playmate izendatu zutelako urtebete lehenago eta bere hilketaren unean 1980ko playmate delakoa zelako, eta, beraz, aldizkariko loturak oso sendoak ziren orduan. Hainbat filmetan parte hartu zuen aktore lanetan, hala nola They All Laughed (Peter Bogdanovich, 1981), Galaxina (1980) lanean Dorothy R. Stratteny pertsonaia egin zuen, eta Buck Rogers (XXV. mendea, 1979) eta La isla de la fantasía (1979) telesailetako ataletan.

Remove ads

Herri-kultura

Thumb
Dorothy Strattenen gorpuzkiak Westwood Memorial Park hilerrian (Los Angeles) dauden hilobia.

Dorothy Strattenen bizitza zinemara eraman zen Death of a Centerfold: The Dorothy Stratten Story (1981), Jamie Lee Curtis protagonista zuena, eta Star 80 (1983), Bob Fosse zuzendari eta Mariel Hemingway protagonista izan zuena.

1983 urtean, Bryan Adamsek Cuts Like a Knife estudioko diskoa atera zuen A&M Records zigiluarekin. Disko horretan, besteak beste, The Best was yet to Come dago, hil ostean Dorothyri eskainia.

2011 urtean Kanadako Cauldron Heavy Metal taldeak Burning Fortune estudioko diskoa argitaratu zuen Earache Records diskoetxearekin, desagertutako playmate delakoaren memoriari eskainitako «Tears Have Come» abestiarekin.

2022 urtean, Stratten Nicola Peltz-ek interpretatu zuen Hulu zerbitzuko Welcome to Chippendales izenburuko minisail dramatikoan, K. Scot Macdonald eta Patrick Montesen Deadly Dance: The Chippendales Murders (2014) liburuan inspiratuta.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads