Dura-Europos
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Dura-Europos[1] (antzinako grezieraz: Δοῦρα Εὐρωπός, latinez: Dura-Europus) antzinako Greziako eta Erromako hiria zen. Gaur egungo Sirian kokatzen da, Eufrates ibaiaren ertzean. Kultura heleniarra, erromatarra eta ekialdekoak biltzen ziren bertan.[2]
Frantziak Gizateriaren Ondare izateko proposatu zuen 1999an[3].
Remove ads
Dura Europosko Domus Ecclesiae-a
Dura Europosen gaur egun ezagutzen diren bi Domus Ecclesiaetako bat dugu. Lehen kristauek beren erlijioa jazarria zegoen bitartean erabiltzen zuten bere gurtza egiteko.
256. urtean abian zegoen eta urte horretan gertatu zen. Siriako mugetan garai haietan, pertsiarrak zeuden eta Dura Europos konkistatu zuten. Hiria ez zuten guztiz suntsitu eta hondarraz estalia geratu zen. 1930. urtean topatu zen indusketa batzuetan.
Arkitektura
Etxearen erdian patioa edo peristiloa zegoen eta bere inguruan kokatzen ziren gela ezberdinak. Garai hartan normala zen bezala, honek ere bi solairu zituen. Hiru gela ziren kristauen errituen erabiltzen zirenak. Lehena meza ospatzen zen tokia. Bigarrena, katekumenoak pasatzen ziren eukaristia iristen zenean. Hirugarrena bataiatzeko erabiltzen zen.
Margogintza
Bataio areto honetan margoak topatu dira uraska edo igerileku antzeko baten inguruan. Beraz, irudika dezakegu, horrelako geletan pinturak egoten zirela. Margoen funtzioa kasu honetan, mezua ematea zen. Mezua argia eta ulertzeko erraza zen.
Remove ads
Galeria
- Etxebizitza batean aurkitutako moldez batez egindako Afrodita. Jainkosak bere adatsa orrazten du ispilu batean bere burua begiratzen duen bitartean. Oraindik margoa gordetzen du.
- Heliodoros, actuarius kargua (diru kontuak eramaten zituen funtzionario bat) zuenaren erretratua eta izenak zeramikazko pieza batean margotuta. K.o. 200–256.
- Nemesis jainkoksaren botozko erliebea.
- Domus eccclesiaeko indusketa.
- Domus eccclesiae-aren planoa.
- Domus eccclesiae-ko horma-irudia.
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads