Markoren ebanjelioa

Itun Berriko liburua From Wikipedia, the free encyclopedia

Markoren ebanjelioa
Remove ads

Markoren Ebanjelioa Jesukristoren bizitza eta eginak kontatzen dituzten lau ebanjelio kanonikoetakoa da. Adituen arabera lehenengo idatzitako ebanjelioa da, gutxi gorabehera K.o. 65 urtean agertu zela diote. Ebanjelio honen idazlea Marko da, Itun Berriko zenbait pasartetan agertzen da, besteak beste San Pauloren jarraitzaile gisa.

Datu azkarrak Jatorria, Egilea(k) ...

Ebanjeliorik laburrena da, Jesusen bataiotik piztuerara artekoak kontatzen ditu. Jatorri heleniarreko kristauei idatzita dagoela dirudi, gehienbat Israel herriaren hizkuntza eta erlijioa ezagutzen ez dituztenei egindako azalpenak agertzen direlako. Adituen arabera ebanjelio hau Erroman idatzi zen.

Lehenengo idatzi zen ebanjelioa izanda, besteengan eragin handia izan du, bereziki Mateoren eta Lukasen ebanjeliotan.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads