Ebroko harana

Ebro ibaiak zeharkatu dagoen harana. From Wikipedia, the free encyclopedia

Ebroko harana
Remove ads

Ebroko harana edo Ebroko beheragunea Iberiar penintsulako ipar-ekialdean dagoen eskualde luzea da, Ebro ibaiak zeharkatua. Ebrok Kantauriar mendikatean iturburua eta Mediterraneo itsasoan ahoa ditu. Ebro haraneko iparraldeko muga Pirinioek eta hegoaldekoa Iberiar sistemak osatzen dute.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...

Guztira 40.000 km²-ko azalera eta 840 km-ko luzera ditu. Mendebaldetik ekialderantz Kantabria, Burgos, Soria, Araba, Errioxa, Nafarroa, Aragoi, Katalunia eta Castelló zeharkatzen ditu. Bataz beste 200 metroko altuera du. Inguruko mendietan kontinente eta itsas-konglomeratuak eta erdialdean hareharriak, tupak, igeltsuak eta kareharriak ditu. Iberiar penintsula eta europar kontinentea banatzen dituen faila baten gainean dago, aintzira bilakaturiko antzinako itsaso baten gainean.

Remove ads

Kanpo estekak

Geografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads