Edgar Negret
eskultore kolonbiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Edgar Negret Dueñas (Popayán, Cauca, 1920ko urriaren 11 – Bogotá, 2012ko urriaren 11[1]) kolonbiar eskultorea izan zen.
Arte ederretako ikasketak egin zituen. New Yorken eta Europan bizi izan zen, baina lehen erakusketak Kolonbian bertan egin zituen 1943 eta 1944an. Kolonbiatik kanpoko lehen erakusketa New Yorken egin zuen, Pericot galerian. Europan egon zenean, Jorge Oteiza euskal herritar eskultorea ezagutu zuen, eta haren eragina ere izan zuen. 1965ean, Kolonbiako Eskulturako Saria irabazi zuen. Bere eskultura publiko garrantzitsuenetako bat Seulgo Olinpiar Parkean dagoen Metamorfosia (1981) da. Hona beste lan aipagarri batzuk: Vaso con una flor (1949), El nido (1950), Rostro de Cristo (1950), Cabo Kennedy (1967), Aparatos mágicos (1955-1963).
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
