Edizio digital
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Edizio digitala online aldizkari, liburu edo egunkari bat da, formatu elektronikoan ematen dena, eta bertsio inprimatuaren formatu bera du edo nolabait hobetua du, hipertestu eta esteka, audio, bideo edota beste baliabide digitalen ekarpenekin. Edizio digitalei faksimile digital deitu ohi zaie inprimatzeko bertsioaren antza azpimarratzeko. Edizio digitalek kostu txikiagoa dakarkiote argitaletxeari eta irakurleari, paperezko edizioa inprimatu eta entregatzeko denbora eta gastua saihestuz.[1] Formatu horrek ingurumena gehiago errespetatzen duela uste da, paperaren eta energiaren erabilera murrizten delako.

Edizio digitalek hainbat elementu interaktiboak izan ohi dituzte, hala nola hiperestekak argitalpenaren barruan nahiz Interneteko beste baliabide batzuekin, bilaketa-aukera eta markaketa, eta multimedia ere sar dezakete, hala nola bideoa edo animazioa, mapak, denbora lerroak... testuak berak edo testuinguruko zenbait elementu hobetzeko eta aberasteko.
Edizio digital batzuek animazioa eta soinu-efektuak ere badituzte, orriaren biraketa erreplikatzen dituzten soinu efektuak, inprimatzeko homologoen esperientzia parekatzeko.
Aldizkari digitalen argitaletxeak bi diru iturrietan oinarritu izan dira tradizionalki: iragarkiak saldu eta aldizkarien harpidetzak saldu.[2] Horrez gain, argitaletxe batzuk argitalpen elektronikoko beste metodo batzuk erabiltzen ari dira, hala nola RSS, irakurleengana iristeko eta edizio digital berriak eskuragarri daudenean informatzeko.[3]
Paperezko egunkarien artxiboak, kasu batzuetan duela hamarkada askotan paperean saltzen zirenak edo duela ehunka urtekoak, digitalizatzen eta sarean eskuragarri jartzen ari dira. Egunkariek berek edo hirugarrenek sortutako artxibo digitalak indexatzen ari da Googlek, esate baterako.[4]
Remove ads
Aldizkari digitalaren negozio-ereduak
Inprimaketa- eta banaketa-kostuak murriztea
Ordaindutako harpidetza-sarrerak
Babesletzaren eta publizitatearen diru-sarrerak
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
