Edward Jenner
sendagile ingelesa (1749 -1823) From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Edward Jenner (Berkeley, Gloucestershire, 1749ko maiatzaren 17a - Berkeley, 1823ko urtarrilaren 26a) sendagile ingelesa izan zen. Immunologiaren aitatzat hartzen da. Txerto bat lehen aldiz ipini zuen, baztangaren aurkakoa, hain zuzen ere.
Remove ads
Baztangaren aurkako txertoa
Jennerrek baztangaren kontrako txertoa 1776an aurkitu zuen. Behiak maiz jezten zituztenek baztanga zabaltzen zen aldietan ez zirela gaixotzen ikusi zuen, eta behiek errapeetan izaten dituzten zarakarretan baztangaren eragilea agian zegoela oharturik, behi-jezleak baztangaren eragilea maiz ukitu izanak gaixotasun horren kontra sendotzen zituela ondorioztatu zuen. Voltairek egindako ikerketa baten arabera, garai hartan biztanleen % 60k baztanga pairatzen zuen eta % 20 gaixotasunagatik hiltzen zen.[1] Biztanleak gaixotasun horren kontra babesteko, zauritxo arin batzuk egin eta behien errapeetako zarakarretako isurkariz igurtzi zituen, baztangaren eragilea, ahuldurik, odolera zuzen irits zedin, eta era horretara, gaixoaldi arin baten ondoren, txerto hori egiten zitzaiona gaixotasun horri aurre egiteko gerturik geratzen zen.
Lehen txertoa behi errapeetako zarakarretatik egin zenez, hainbat hizkuntzatan txertoari esateko, latinezko vaccinae (behiarena) hitzetik eratorritako formak erabiltzen dira. Jennerrek asmatutako txertoaren metodoa mundu osoan zabaldu zen. An inquiry into the causes and effects of the variolae vaccinae (1798, "Baztangaren kontrako txertoaren arrazoiez eta ondorioez galdeketa") liburua idatzi zuen.
Metodo horren bidez, immunologiaren zientziaren oinarriak ezarri zituen Jennerrek. Haren txertoari esker, Europan baztanga desagertu zen. Handik urte batzuetara, Louis Pasteur frantses kimikariak (1822-1895) metodo bera erabili zuen, beste eritasun batzuen aurka.
Remove ads
Gizartearen aitortza
E. Jenner Berkeleyra itzuli zen eta munduko hainbat lekutatik sariak jasotzen jarraitzen zuen. Maila globalean izandako aitortza ikusgarria izan zen. Jenner esker oneko gizona zen, autoritate ezberdinek egindako edozein sari edo aitortza aintzat hartzen zuelako.
Horrez gain, herrian errespetatua eta maitatua izan zen, gaixorik zeuden herritarren alde ahalegintzen jarraitzen zuelako. Gainera, herriko alkate aukeratu zuten, bertan geratzeko erabakiaren ondorioz. [2]
Remove ads
Literatura-lanak
Olerki ugari idatzi zituen[3], izadiari zion miresmena nagusitzen delarik. Egun, txoriekiko ez ezik, landare eta loreak haztearekiko zuen zaletasuna ere nabarmentzen dira.
Argitalpen batzuk
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
