Edward Steichen

From Wikipedia, the free encyclopedia

Edward Steichen
Remove ads

Edward Jean Steichen (Bivange, 1879ko martxoaren 27a - West Redding, Connecticut, 1973ko martxoaren 25a) luxenburgotar estatubatuar argazkilaria izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

1880an Steichenen familiak Estatu Batuetara emigratu zuen. Ahizpa bat izan zuen, Lilian izenekoa, Carl Sandburg olerkariarekin ezkondu zena.

1900ean Milwaukeetik Parisera joan zen artea ikastera eta han Alfred Stieglitz ezagutu zuen. Steichenek argazkigintza arte-modu bihurtu zuen. 1904an hasi zen koloretako argazkigintzarekin esperimentatzen eta bere argazkiak Alfredo Stieglitzen Camera Work aldizkarian agertu ziren 1903 eta 1917 bitartean.

Moda argazkilaritzaren aitzindaria izan zen. Vogue eta Vanity Fair aldizkarietako argazkilari burua izan zen. 1947tik 1971ra, New Yorkeko Arte Modernoko Museoko argazki-saila zuzendu zuen.

Remove ads

Iruditegia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads