Elena Maróthy-Šoltésová

From Wikipedia, the free encyclopedia

Elena Maróthy-Šoltésová
Remove ads

Elena Maróthy-Šoltésová (Krupina, 1855eko urtarrilaren 6aMartin, 1939ko otsailaren 11) eslovakiar idazle, argitaratzaile eta feminista izan zen[1][2].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Daniel Maróthy artzain ebanjelikoaren eta Karolina Hudecováren alaba, Krupinan jaio eta Lučenecen hazi zen. Gaztea zela, ama hil zitzaion. 1880an Živena emakumeen elkarteko batzordeko kide bihurtu zen[1] eta 1894tik 1927ra bertako presidente gisa aritu zen[3]. Letopis Živeny aldizkaria sortzen lagundu zuen eta 1912tik 1922ra zuzendu zuen[2]. Gainera, emakumeen goi mailako hezkuntza ezartzen lagundu zuen, Milan Rastislav Štefánik institutua barne[1].

1875ean Ľudovít Michal Šoltés merkatariarekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten, baina Elena alaba zortzi urterekin hil zen, eta Ivan Daniel semea hogeita hamahiru urterekin[1].

Elena Maróthy-Šoltésová Martin hirian hil zen 1939an, 84 urte zituela[1]. Martingo Hilerri Nazionalean lurperatu zuten[4].

Remove ads

Lanak

  • Na dedine (1881)
  • Prípravy na svadbu (1882)
  • Umierajuce dieťa (1885)
  • V černickej škole (1891)
  • Proti prúdu (1894)
  • Prvé previnenie (1896)
  • Popelka (1898)
  • Za letného večera (1902)
  • Moje deti (1923-1924)
  • Sedemdesiat rokov života (1925)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads