Eline McGeorge

artista norvegiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Eline McGeorge (1970eko abenduaren 7a) norvegiar artista da, Londresen eta Osloren artean bizi eta lan egiten duena. Erakusketa ugaritan parte hartu du Norvegian eta nazioartean.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Bizitza

Eline McGeorge 1970ean jaio zen. 2000n Arte Ederretako masterra egin zuen Londresko Unibertsitateko Goldsmiths' Collegen[1]. Marrazkia, animazioa, collagea, artista-liburuak eta ehungintza lantzen ditu. Bere lanek abstrakzioa, erreferentzia zehatzak eta dokumentalismoa dituzte ezaugarri eta demokrazia, ingurumen-arazoak, ondare feminista eta zientzia-fikzioa bezalako gaiak jorratzen dituzte[2].

Bakarkako erakusketak

  • Fotogalleriet, Oslo (2007)[3]
  • Galleri Kirkhoff, Kopenhage (2008)
  • Hollybush Gardens, Londres (2012)[4]
  • Oslo Kunstforening, Oslo (2016)[5]

Talde erakusketa hautatuak

  • MoMA PS1, New York (2009)[6][7]
  • Momentum, Moss (2009)
  • Frieze Art Fair, Londres (2012)
  • David Risley galeria, Kopenhage (2012-2013)[8]
  • Henie Onstad arte zentroa, Oslo (2014)[9]
  • Bhau Daji Lad museoa, Mumbai (2015)
  • Georges Pompidou Zentroa, Paris (2017)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads