Elise Konstantin-Hansen

From Wikipedia, the free encyclopedia

Elise Konstantin-Hansen
Remove ads

Elise Konstantin-Hansen (Frederiksberg, 1858ko maiatzaren 4a - Kolding, 1946ko otsailaren 25a) Danimarkako margolari eta zeramikaria izan zen. Berezko estiloa garatu zuen, sarritan itsas-txoriak, itsas-animaliak, itsas-landareak eta itsas-paisaiak margotuz.[1][2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Gaztaroa eta hezkuntza

Konstantin-Hansen Kopenhageko Frederiksberg auzoan jaio zen 1858 urteko maiatzaren 4an. Aita Carl Christian Constantin Hansen eta ama Magdelene Barbara Købke izaki. 1908 urtean izena aldatu eta Konstantin-Hansen jarri zuen.[2]

Artisten giroan hazi zen. Zortzi anai-arreben artean artista ugari izan zituen, batez ere Kristiane aizpa, bordatuak egiten aparta.

1880 urtean, aita zendu zenean  Thorvald Bindesbøllren laguntzaile nagusia izan zen.[2]

Aitak lehendabiziko margo ikasketak eman zizkion eta 1886 urtean, Parisera joan baino lehen, Christen Dalsgaard eta Laurits Tuxen margolariek ere, margolaritza ikasketak eman zizkioten.[1]

Remove ads

Estilo artistikoa

1880 urte inguruan, bordatuak egiten hasi zen. Ondoren, Skovgaard anaiekin, zeramikagintzan ere aritu izan zen Uttersleveko tailerrean .

Japoniar artearen eraginez itsas-animaliak, landareak eta paisaiak sarri margotu zituen.

Konstantin-Hansenen azken maisu margolana 1930 urtean egin zuen, Svaneflok dut våge deritzona eta bertan Kolding fiordo[3] inguruko beltxarga batzuk margotu zituen.

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads